Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/10/10

Josune Irabien, Amurrioko EAJ-PNVko hautagaia

rss Ezagutzera eman

Amurrioko EAJk aho batez, Amurrioko alkatea dena eta EUDEL batzorde eragileko kidea dena hurengo urteko udal hauteskundeetarako hautagaia aukeratu du.

Josune Irabien, Politika zientzietan eta soziologian lizentziatua, Euskara normalkuntzako teknikaria eszedentzian. 44 urte dituelarik 2011tik Amurrioko alkatea da.

“EAJ/PNV-k Josune Irabienen apostua egiten du legealdi honetako proiektuak aurrera eramateko oso zaila bada ere. Apostu sendoa, Amurrioko auzokideek zerbitzuen kalitatean eta bizitza-kalitatean ez galtzearren.

Haratago, amurrioarrentzako proiektu garrantzitsuak lantzen ari dira. Besteak beste, San Jose auzoko hirigintza-birgaitzea, ur-horniketa, San Anton plazaren proiektua eta Eusko Jaurlaritzako konpromisotik datorren anbulatorio berria egitekoa hain zuzen ere”. Gaineratzen dute EAJko udal ordezkariek.