Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/10/11

Ramiro Gonzalezek, EAJ-PNVko hautagaiak Arabak behar duen aldaketaren liderra izateko konpromisoa hartu du

rss Ezagutzera eman

“Hilabeteak pasa ditut Javier De Andresi Arabako langabetuez arduratzeko eskatzen. Nire laguntza eskaini diot, baina ez dit ezta erantzun ere egin. De Andresek ez du ezer egiten baina gainontzekoei ere, ez digu ezer egiten uzten. Egun Arabarako oztopo bat baino ez da” Ramiro Gonzalez, hautagai jeltzalea.

Gaur goizen, Gasteizen antolatutako ekitaldi politiko batean, Ramiro Gonzalezek, EAJ-PNVko hautagaiak Arabak behar duen aldaketaren liderra izateko konpromisoa hartu du, azken lau urte hauetan gure herrialdeak sufritu duen Alderdi Popularreko Foru Gobernuaren paralisiari aurre egiteko.

Lau urte hauetan, Javier De Andresek ez ditu Diputazioaren gaitasunak eta eskumenak defenditu. Lau urte hauek, beste alde batera begiratzen pasa ditu Rajoyren gobernuak Araba zigortzen zuen bitartean, aurretik hartutako konpromisoak betetzen ez zituen bitartean eta ordaindu beharreko inbertsioak ordaintzen ez zituen bitartean.

Izan ere, Arabako Diputatu Nagusiak ez du ahoa ireki ere egin Rajoyren gobernuak gure kontseilu eta gure eskualdeekin bukatzen saiatu denean, Trebiñoren integratze prozesuan oztopoak jarri dituenean, trenaren lurperatze proiektua alde batera utzi duenean, abiadura handiko trenaren ezarpena etsipeneraino atzeratu duenean, baita Forondako aireportua diskriminatu duenean beste aireportu batzen mesedetan.

“Rajoy Araba zigortzen saiatu den bitartean, Javier De Andresek beste alde batera begiratu du. Ez du ahoa ireki Foronda diskriminatu duenean, H24a edo mugaldeko ikuskapen postua ukatu dionean. VIAPa ezartzeko hitzarmenean ezarrita zeuzkan betebeharrak huts egin dituenean modu onartezinean. Egunero-egunero Sustapeneko ministro andreak errepikatzen zuenean beste aireportu batzuk indartu behar zirela Forondakoarekin lehiatzeko. Javiek De Andresek legealdi guztia beste alde batera begira pasa du. Ez du Araba defenditu, denborari pasatzen utzi baino ez du egin. Eta legealdi honetan Arabaren alde lan egiteko beharra zegoen. Baina Alderdi Popularrak ez du egin” gogoratu du hautagai jeltzaleak.

Legealdi honetan Arabaren alde lan egiteko behar handia zegoen, baina De Andresek ez du ezer egin. Lau urte pasa ditu gobernuan, baina ez du langabeziari aurre egiteko eta Araban enplegua sortzeko neurri bat bera ere proposatu.

Alderdi Popularra Arabako Foru Aldundira heldu zenetik langabezia %25an hasi da Araban. Kopuru handiegia Ramiro Gonzalezen ustez, eta honen aurrean ezin da beste alde batera begiratu “hilabeteak pasa ditut Javier De Andresi Arabako langabetuez arduratzeko eskatzen. Nire laguntza eskaini diot, baina ez dit ezta erantzun ere egin. De Andresek ez du ezer egiten baina gainontzekoei ere, ez digu ezer egiten uzten. Egun Arabarako oztopo bat baino ez da”.

Ramiro Gonzalezek Alderdi Popularraren Foru Gobernuarekin Arabak galdutako lau urte hauen aurrean bere pena azalduz bukatu du bere hitzaldia. Baina era berean, 2015eko hauteskundeekin Arabak behar duen aldaketa helduko dela  seguru dago.

“Seguru nago Arabako gizartearen gehiengo batek argi duela, Alderdi Popularraren denbora bere bukaerara heldu dela, eta ilusioz eta itxaropenez begiratzen diola bidean den aldaketari. Arabako Alderdi Popularraren aktibo politiko bakarra diren konplexuetatik eta biktimismotik urrun bizi den gizartea da. XXI. mendean Aldundiak Arabaren garapena bultzatuko duela espero duen gizartea. Euzko Alderdi Jeltzalea Arabak behar duen aldaketa burutzeko gai da. Eta nik, Arabak behar duen aldaketaren liderra izateko konpromisoa hartzen dut” hitz hauekin bukatu du EAJ-PNVko hautagaiak, Ramiro Gonzalezek.