Prentsa Aretoa
2014/10/30
Gasteizko EAJ-PNV aurrekontuen inguruko akordioaren alde dagoen arren zail ikusten du Marotoren kontuak faltsututa daudelako
Gasteizko EAJ-PNVren Udal Taldearen bozeramaile Gorka Urtaranen hitzetan "PPk egitasmoa aurkeztu du espedientea betetzeko, baina errealitatean,nahiago du aurrekontua luzatzea".
Vitoria-Gasteizko udalean Euzko Alderdi Jeltzalearen Udal Taldearen bozeramaile Gorka Urtaranek datorren urteko aurrekontuetarako negoziaketaren azterketa egin du, eta bi gauza utzi nahi izan ditu argi eta garbi: EAJ-PNVk aurrekontuen inguruko akordioa nahi du, hauteskunde urtean ere bai, baina zail ikusten du Alderdi Popularrak aurkeztutako kontuak faltsututa daudelako eta gauzatzen zail edo, hobeto esanda, ezinezko dira. “Hori gutxi balitz, Marotok kanpoan utzi du Ekipamendu eta Zerbitzu Plana, urrezko auzoetako inbertsioak eta garapenerako lankidetza eta nabarmen murriztu ditu sustapen ekonomiko zerbitzuak eta gizarte politikak" zehaztu du.
Urtaranek bere ahalegin guztiak egingo ditu Aurrekontuak egon daitezen. Iragarri duenez alkateak aurreratu egin dio ez duela berezko interesik 2015 urterako aurrekontuak egon daitezen, hauteskunde urtea izango delako. "Alderdi Popularrak "espedientea betetzea" esaten dena egiteko. Akordioa nahi duela dio, baina errealitatean nahiago du aurrekontuak luzatu beharra izatea, itunik ez badago, errua EAJri leporatu ahal izateko. PPren marka da: errua beti hurkoarena" azpimarratu du udal oposizio taldeko buruak .
Jeltzaleak aipatu egin ditu alderdi biek 2014 urterako adostu zuten Aurrekontuaren betepenean dauden hutsegiteak. "Datorren urteko kontuak adosteko orduan, ezinbestekoa da aurtengoak betetzea" azpimarratu du. Ekitaldia amaitzeko bi hilabete falta direla, oraindik falta da Salburuan agoraspace eta hiriko orotua/ baso jangarria sortzeko eta Zabalganan futbol zelaiko tramiteak egitea (horiek guztiak sartuta daude aurtengo Ekipamendu Planaren barruan) ;urrezko auzoak deritzotenetan 2,4 milioi baino ez dira egikaritu, 2012 urtean 5 milioi hitzartu ziren arren; Sustapen Ekonomiko alorrean ez da euro bakarra inbertitu, Industria Politika planean Industria Batzordea ere ez da eratu, kosterik suposatzen ez duen arren; gizarte politiketan ez da euro bakarra inbertitu, bakarrik bizi diren pertsona nagusien egoera ikertzeko lanean, eta egitasmoa 2015 urterako utzi dute; gazteria, Osasuna, Berdintasuna, Hezkuntza eta Kirol esparruetan, gutxienez 3,5 milioik inbertitu gabe jarraitzen dute Aurrekontuan aurreikusita dauden arren; eta Zabalgune 21 desegin gabe dago oraindik eta ez da elkarte berria eratu, gune zaharren eraberritzeaz arduratuko litzatekeena .
“Horiek dira eskain ditzakegun adibide batzuk, aurrekontuaren betepenarekin pozik ez egotea azaltzen dutenak. Alderantziz, kezkatuta ikusi dugu dirua era desegokian gastatzen ari dela. Horren adibide dira alkateak gastronomia hiriburua ospatzeko gastatu dituen 600.000 euroak, 200.000 euro baino gehiago ez gastatzeko konpromisoa hartu zen arren. Begi bistan dago Marotok ez duela esana bete. Horrela ez dago fidatzerik" azpimarratu du Urtaranek .
Gauzak horrela, Gasteizko EAJ-PNV Marotoren erantzunaren zain dago, iragarri duenez idatziz emango baitu. "Alkateari eskatzen diogu aurrekontu osoa berriz pentsa dezala, sarrerak eta gastuak pentsa ditzala, gasteiztarrak gehiago zigor ez ditzala eta Gobernu Zentralari ekarpen garrantzitsua eska diezaiola Gasteizko kontuetarako, Eusko Jaurlaritza egiten ari den moduan ”, amaitu du.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09