Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/11/07

Laguntzen gaineko haserre-giroa baretzeko eskatu die EAJ-PNVk alderdiei eta gizarte-eragileei, haserre horrek tentsioa sorrarazten baitu gizartean

“Baretu egin behar dugu giroa eragile guztiok, astelehenean gertatu zen agresioa bezalako kasurik berriro jazo ez dadin”, proposatu du Urtaranek

rss Ezagutzera eman
Laguntzen gaineko haserre-giroa baretzeko eskatu d

ARGAZKIA JAITSI

Gorka Urtaranek laguntzei buruzko haserre-giroa baretzeko galdegin die alderdi guztiei eta gizarte-eragile guztiei, zeren horrek guztiak tentsioa sorrarazten baitu gizartean, eta tentsio hori oso arriskutsua izan daiteke. “Baretu egin behar dugu giroa eragile guztiok, asteon El Pilar auzo etxean gertatu den agresioa bezalako kasurik berriro jazo ez dadin”, proposatu du Urtaranek.

Udal oposizioaren buruak bere kezka agertu du azken egunetako gertaera-saldoa dela-eta: agresioa, salaketa, alderdi politikoek eta gizarte-eragileek egin dituzten adierazpenak, … “Gurpil-zoro hau ez da egoera konpontzeko bidea; aitzitik, gero eta gatazka gehiago sorrarazten ditu horrek guztiak. Autokritika egin behar dugu denok, eta tentsioa baretzen saiatu. Alkatea izan zen lehena sua pizten, bere alderdia lagun, baina erreakzio batzuek ere ez dute batere mesederik egiten”, adierazi du Urtaranek. Hori dela eta, eragile guztiei lasai egoteko eskatu die, gizarte-kohesioa arriskutan ez jartzeko. “Baretu dezagun presio-maila. Javier Marotori eskatzen diot bereziki, baina nik neuk ere konpromiso hori hartzen dut”, azaldu du bozeramaile jeltzaleak.

Gorka Urtaranek berriro eskatu dio Marotori sina dezala Gizarte-Kohesiorako eta Bizikidetza Baketsurako Ituna, EAJk joan den asteko Udalaren Osoko Bilkuran proposatu eta Alderdi Popularraren ezezkoa jaso zuena. Amaitzeko, azkeneko urte hauetan guztietan gizarte-babeserako eta bizikidetzarako eratua dugun euskal sistemari buruz jadetsitako adostasunak arriskutan ez jartzeko galdegin du EAJren bozeramaileak.