Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/11/08

Ramiro González: "Alderdi Popularrak erabat abandonatuta utzi du Araba"

EAJ-PNVk arabar erakundeetan dituen ordezkariak lan bileran bildu ditu gaur goizean eta, bertan, Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizeko alkategaiak Javier Maroto eta Javier De Andrési egotzi die Alderdi Popularrak Araba eta Vitoria-Gasteizekin erakutsi duten konpromisorik ezarekiko isiltasun eta onespena.

rss Ezagutzera eman
Ramiro González:

ARGAZKIA JAITSI

“Alderdi Popularrak erabat abandonatuta utzi du Arabar herrialdea" salatu du Arabako Ahaldun Nagusirako hautagai eta gaurko batzarkide taldearen bozeramaile Ramiro Gonzalezek EAJ-PNVk herrialdeko erakundeetan dituen ordezkariek gaur goizean egin duten lan bileran .

Gonzálezek aditzera eman duenez "Araba gogorki zigortua izan da Rajoyren Alderdi Popularraren aldetik. Eta Javier de Andrések ez kexatzeaz aparte, tratu txar hori onesten eta babesten du ”.” Arabarrok hori badakigu, jakin badakigu Alderdi Popularrak Araba gaizki tratatzen duela, Alfonso Alonso, Maroto eta De Andresék ez dutela Arabaren alde ezertxo ere egiten. Horregatik, euskal soziometroak argi eta garbi aurreratu du Alderdi Popularrak sekulako zartakoa jasoko duela. Horregatik, Alderdi Popularra ez dago hurrengo foru hauteskundeetan garaipenaren alde borrokatzeko moduan. Horregatik, Arabak hautestontzien bidez zigortuko ditu" adierazi du.

Zentzu berean,zera gogoratu nahi izan du Vitoria-Gasteizerako Alkatetzarako hautagai eta gaur egun Gasteizeko udalean udal talde jeltzalearen bozeramaile Gorka Urtaranek “Estatuko aurrekontu orokorretan ia ezereza da Vitoria-Gasteiz hirirako ezartzen den kopurua: 138.000 euro izan dira 2012, 2013 eta 2014 urteotan, hamarkada osoko kopururik txikiena". Urtaranek horren aurrean azaldu du arabar herritarrok Estatuari Kupoaren bidez ematen diogunaren eta jasotzen dugunaren arteko balantzea " urtean 100 milioi euro galtzea suposatzen du". "Hau gertatzen da -azaldu du- Javier Marotoren isiltasunarekin eta Arabako PPren onespenarekin". Gaineratu duenez "Marotok behin eta berriz aipatzen du eta argipean jartzen du Eusko Jaurlaritzak Gasteiz eta Arabari egiten dien bidegabekeria faltsua. Hori egiten du herrialdea eta gure hiriburua bazterrean utzi duena PP izan dela, eta Maroto eta De Andrésen baimenarekin egin dela ikusi ez dadin”.

Xabier Agirre Arabar Buru Batzarraren presidenteak, bere aldetik, gogora ekarri ditu Eusko Jaurlaritzak Vitoria-Gasteiz eraldatzeko jarri dituen 130 milioi euroak. Agirrek azpimarratu duenez " EAJ-PNV da alternatiba bakarra, Alderdi Popularra gobernuan egon den eta herrialdeko eta hiriburuko baliabideak kudeatzen ez dakiela ikusi den aldi honetan Arabak galdutakoa berreskuratu ahal dezagun" . Agirrek gogora ekarri ditu asteon argitaratu diren azterketa soziologikoek azaleratutako datuak. "Datu ikaragarri txarrak dira Alderdi Popularrarentzat, gizartearengandik urrundu da eta , neurri handi batean , bera izan da gizartea politikatik urruntzea eragin duena ”.