Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/11/10

EAJ-PNVk Bioaraba azokaren ospakizuna oztopatu izana egotzi dio PPri

Nerea Melgosak azalpenak eskatu ditu antolatzaileek Iradier Arenako aparkalekua erabiltzerako jarritako traben inguruan

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Bioaraba azokaren ospakizuna oztopatu iza

ARGAZKIA JAITSI

Vitoria-Gasteizko Udaleko Eusko Alderdi Jeltzaleak Alderdi Popularrak azaroaren 7, 8 eta 9an Iradier Arenan egindako Bioaraba produktu ekologikoen azokan behin eta berriz jarritako trabak salatu ditu. Ekitaldian parte hartu zuten ekoizleek ezin izan zuten erabilera anitzeko aparkalekua erabili beren produktuak eta erakusmahaiak jaisteko. Ondorioz, Uritiasolo industriaguneko habearte bat alokatu behar izan zuten, beren ibilgailuak bertan uzteko. Horrek azoka kaltetu zuen, eta are gehiago igande goiz hasieran 6.000 bisitari baino gehiago hartu zituela jakinda.

“Edozein erakusketa barrutitan egiten den azoka ororen jardueraren oinarria beren produktuak erakutsiko dituztenei aparkalekua eskaintzea da, doan edo ordainduz. Badakigu Bioarabaren antolatzaileek garaiz eta idatziz eskatu ziotela Alderdi Popularrari Iradier Arenan ekitaldietarako erreserbatutako aparkalekuaren eremua uzteko. Dena den, gobernu taldeak egin duen gauza bakarra eskuak garbitu eta gaia beste sailei pasatzea izan da, TUVISAtik Ekonomia Sustatzeko Sailera. Lehen edizioa izanda, erakundeen laguntza behar zuen Bioarabak eta Alderdi Popularrak batere lagundu ez badu ere, arrakastatsua izan da. Gasteizko jende ugari erakarri du eta jarduera ekonomikoa sortu du", adierazi du Nerea Melgosa zinegotzi jeltzaleak.

EAJ-PNVK argibideak eskatuko dizkio gobernu taldeari, bai hurrengo Ekonomia Sustatzeko Batzordean eta bai TUVISAren kontseiluan. Sailen koordinaziorik eza, milaka bisitari erakarri dituen ekitaldi batean izandako laguntza falta eta tokiko azoken antolamendu eskasa ezin dira Udal honen jarduteko moduaren erakusgarri izan. Berri-berria den produktu ekologikoen azoka bat horrela tratatzeak gobernu taldearen ekonomia dinamizatzeko politika eskasak agerian uzten ditu eta antzeko ekitaldiak berriro hartzeko aukerak murrizten ditu”, bukatu du Nerea Melgosak.