Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/11/13

Aurten ere gabonetako antzerki egitarauak euskarazko antzezlanik ez dakarrela salatu du EAJ-PNVk

“Gure hizkuntzarekiko inplikazioa ekintzekin erakutsi behar denean, hauxe da Alderdi Popularrak emandako erantzuna", adierazi du Iñaki Prusillak

rss Ezagutzera eman
iñaki prusilla EAJ-PNV kultura euskara

ARGAZKIA JAITSI

Gaur goizean aurkeztu den udal antzokien sarearen gabonetako egitarauak euskara kontuan hartzen ez duela salatu du Vitoria-Gasteizko EAJ-PNVk. Abenduaren 11tik urtarrilaren 4ra bitartean landuko diren genero desberdinetako 13 antzezlanetatik bakarra ere ez da euskaraz izango, egitarau mota honetan euskarazko antzezlanen eskaera handia badago ere.

“Mila aldiz ohartarazi diogu Alderdi Popularraren gobernuari Principal Antzokiko egitarauaren inguruan eta antzokien sareari euskarazko edukiak ere kontuan hartzearen inguruan, are gehiago eskaera handia dagoen denboraldietan, gabonetan esaterako. Egoera mingarria da jada. Alde batetik, alkateak bere burua goraipatu nahi du Euskal Etxea inauguratzeagatik eta bestetik, euskal kulturarekiko inplikazioa ekintzekin egiaztatu behar denean, ageriko diskriminazioa ikus dezakegu”, azaldu du Iñaki Prusilla zinegotzi jeltzaleak.

Gabonetako egitarauak ez du euskarazko ikuskizunik biltzen, baina Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren 39. ediziorako ere ia ez zen euskara kontuan izan. Jaialdiko egitaraua osatzen duten hamabost antzezlanetatik Euskadiko hizkuntza koofizialean egindako bakarra antzeztu zen atzo. “Gure hizkuntza baztertzen ari direlako beste adibide garbi bat dugu hau”, ondorioztatu du Prusillak.