Prentsa Aretoa
2014/11/26
EAJ-PNVk udal langileen BGAEri egindako ekarpenak mantentzeko akordioa errespetatzeko eskatu dio Marotori
“El alcalde quiere dar un nuevo golpe a las condiciones de los trabajadores incumpliendo un acuerdo político”, afirma Borja Belandia
“Alkateak langileen baldintzei beste astindu bat eman nahi die, ez baita akordio politikoa betetzen ari", adierazi du Borja Belandiak.
Vitoria-Gasteizko Udaleko Euzko Alderdi Jeltzaleak alkateari eskatu dio udal aurrekontuaren bidez Elkarkidetzari (udal langileen BGAE) 2015erako aurreikusitako ekarpenak egiteko konpromisoa errespetatzeko. Dena den, Arabako Alderdi Popularreko diputatu Alfonso Alonsok duela gutxi Estatuko Aurrekontu Orokorren eztabaidan aurkeztutako zuzenketa onetsiz gero, datorren urtean Elkarkidetzari ekarpenak egitea debekatuko luke. Ondorioz, udal langileen erretirorako plana blokeatuta geratuko litzateke berriro ere. Vitoria-Gasteizko Udalak BGAE honentzat 2014rako aurreikusitako kuota 1.468.200 eurokoa da, TUVISA eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegia barne.
“Alfonso Alonso bere kide Javier Maroto estaltzen ari da Madriletik, azken horrek datorren urtean Elkarkidetzari egitea aurreikusitako ekarpenak ordaindu behar ez izateko. Javier Marotok udal langileen eskubideak astindu nahi ditu berriz ere, akordio politiko bat hautsiz eta negoziazio kolektiboari esker sendotutako konpromiso bat bertan behera utziz. Alderdi Popularrak krisialditik atera garela sinestarazi nahi digu eta gero 2012an abian jarri zuen murrizketen politika berriz aplikatzeko aukera oro aprobetxatzen du", azaldu du Borja Belandia zinegotzi jeltzaleak.
Urtean zehar, Euskadiko gainerako foru eta udal langileek Elkarkidetzari egin zaizkion ekarpenak berreskuratu dituzte normaltasun osoz. Madrileko Alderdi Popularrak orain bultzatu nahi duen neurriak argi uzten du Javier Marotok 2015erako aurten egindako berbera egin nahi duela Vitoria-Gasteizko Udaleko langileekin. “EAJ-PNVk bultzatutako negoziazioari esker udal langileen eskubideak berreskuratzen hasiak ginen, eta ez dugu atzera pausorik emateko inongo asmorik. Madrileko alderdiko kideen bidez, Marotok Elkarkidetza, euskal udalak eta Udaleko langileen baldintzak erasotzen ari da zuzenean”, gehitu du Borja Belandiak.
Talde jeltzaleak Marotori eskatu dio bere kide Alfonso Alonsori Estatuko Aurrekontu Orokorretan aurkeztutako Elkarkidetzaren aurkako zuzenketa kentzeko exijitzeko, datorren abenduaren 9an egitea aurreikusi den botazioa baino lehenago.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09