Prentsa Aretoa
2014/12/04
EAJ-PNVren ustez 30.000 euro ez dira nahikoa Artiumeko aparkalekua konpontzeko
“Pobrea izateaz gain, berandu emandako erantzun hau ez da nahikoa eta txantxa hutsa dela esan genezake horren gai serioaz ari garenean", adierazi du Borja Belandiak
EAJ-PNVren ustez, gobernu taldeak Artiumeko lurrazpiko aparkalekua konpontzeko kalkulatutako 30.000 euroko aurrekontua ez da nahikoa. PPren proposamena hezetasun handia duten hormetan txapak jartzean, hormak eta pilareak margotzean eta gezien eta lerroen pintura errepasatzean datza. Kobratzeko makinak eta sartzeko barrerak aldatzeak 50.000 euroko kostua izango duela aurreikusten da. Ez dira beharrezkoak diren beste konponketa batzuk kontuan hartzen, esaterako tamaina handiko arrakalak ixtea, eremuko filtrazioetarako irtenbidea bilatzea, itoginak konpontzea, kontrolerako kabinako arazoak konpontzea, azpiegiturak osorik garbitzea, hobeto seinaleztatzea eta beste hainbat.
Aparkalekuaren beharrizan guztiak biltzen ditu TUVISAko langileek urte hasieran Borja Belandia zinegotzi jeltzaleari igorritako txosten batek, Sozietate horretako behin-behineko presidentea zela. Belandiak eskaera horien berri eman zion alkateari, birpasatzeko eta beharrezko konponketak zehazteko eskatuz. Hamar hilabete beranduago, PPren erantzuna jaso da, gaur goizean TUVISAren kontseiluan aztertu dena: 30.000 euro eskaintzea, PPren ustez errazak diren konponketetarako.
“Pobrea izateaz gain, berandu emandako erantzun hau ez da nahikoa eta txantxa hutsa dela esan genezake horren gai serioaz ari garenean. Artiumeko aparkalekuak jarduketa integrala behar du, dituen akats guztiak eta segurtasunari dagokionez dituen arriskuak konpontzeko. Bertan lan egiten duten pertsonek arazoen zerrenda oso eta zehatza eman ziguten. Orain bakarrik falta da PP benetan lanean hastea eta arazo horiek konpontzea", azaldu du Borja Belandiak.
Era berean, talde jeltzaleak gobernu taldeari eskatu dio Iradier Arenako aparkalekuko kalteak konpontzeko. TUVISAk kudeatzen du aparkaleku hori eta gaizki inpermeabilizatzetik eratorritako hezetasunak eta itoginak ditu gehienbat.
Belandiak Artiumeko aparkalekuaren egoera hobetzeko proposatutako neurrietako bat TUVISAren langileen artetik aparkalekuen arduradun bat aukeratzea izan zen, azpiegituren mantenimenduan, giza baliabideen antolamenduan eta merkaturatzearen hobekuntzetan agintea izango lukeena. “Hori ere ez da egin. Neurri horrek ez lieke udal diru-kutxei eragingo eta berehalako efektu positiboa izango luke aparkalekuen egoeran”, bukatu du Belandiak.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09