Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/12/05

Arabarentzako aurrekontu-akordio batera iristeko EAJ-PNV eta PPren arteko negoziazioek ez dute arrakastarik izan

rss Ezagutzera eman
ramiro gonzalez eaj-pnv aurrekontuak aldundia arab

ARGAZKIA JAITSI

Ramiro Gonzalezen esanetan, “Alderdi Popularra ez da foru kontuetan aldaketak egiteko prest egon”.

EAJ-PNV legebiltzarkide taldeko bozeramaile Ramiro Gonzalezek adierazi duenez, ez da aurrekontu-akordiorik egongo Alderdi Popularrarekin 2015erako foru kontuak onesteko. Bi taldeek azken egunotan izandako harremanen ostean, talde jeltzaleak bere proposamenak kontuan hartu ez direla jakinarazi du eta beraz, EAJ-PNVk ezingo duela Alderdi Popularra nagusi den foru gobernuak aurkeztutako aurrekontua babestu.

Negoziazioek porrot egin dute, aste honetan bertan alderdi biek azken topaketa izan ostean. Bilera horretan, EAJ-PNVk argi ikusi zuen jeltzaleek eskatutako gutxiengo planteamenduetatik urrun zegoela Alderdi Popularraren jarrera. Ez zegoen Ramiro Gonzalezek buru duen taldeak eskatutako Enplegu Planerako finantzaketa nahikoa eta akordioa lortzeko berebizikoak diren beste gai batzuk ere landu gabe zeuden.

“Alderdi Popularra ez da foru aurrekontuan beharrezkoak diren aldaketak egiteko prest egon. Baldintza horietan, aurkeztutako kontuek ez diete Arabaren beharrizanei erantzuten eta ondorioz, ezin ditugu babestu",argitu du Ramiro Gonzalezek.

Aurrekontu-akordiora iristeko epea bukatuta, talde jeltzalea bere behin betiko posizioa lantzen hasi da eta datorren astelehenean, abenduak 8, emango du ezagutzera.