Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/12/13

Enpleguan eta iraunkortasunean oinarritutako agenda europarra bete du Gorka Urtaranek Bruselan

“Udal proiektuak diseinatzerakoan Europako politikekin bat etortzeko eta diru-laguntzak errazago jasotzeko gako askorekin nator bueltan”

rss Ezagutzera eman
gorka urtaran enplegua eta iraunkortasuna eaj-pnv

ARGAZKIA JAITSI

Vitoria-Gasteizko Udaleko EAJ-PNVren bozeramaile Gorka Urtaran Europako agintari askorekin egon da harremanetan Bruselan atzo eta gaur, esaterako, Jean Claude Juncker Batzordeko presidentearekin. Ondorengoak izan dira gaur gauean bukatuko den bidaiaren helburuak: goi mailako kontaktuen agenda bat sortzea, enpleguari eta iraunkortasunari buruzko programa europarren gakoak sakonago ezagutzea, hiria EBk sustatutako esperientziak trukatzeko sareetan integratzea eta horrela hiriak Europako diru-laguntzak lortzeko duen gaitasuna hobetzea.

Urtaranek agenda hau garatu du Europako Alderdi Demokrataren urteroko kongresuan partea hartzen duela aprobetxatuz, Eusko Alderdi Jeltzalea barne hartzen duen nazioarteko alderdia izanik. Kongresuak iraun bitartean, Gasteizko Udaleko bozeramaile jeltzaleak bi informazio truketan parte hartu du Europako Parlamentuko ALDE Taldearen presidentearekin, Guy Verhofstadt Belgikako lehen ministro ohiarekin, alegia, eta baita Jean Claude Juncker Europako Batzordeko presidentearekin ere. 

Gaurko egunean zehar, Europako Batzorde berriak diseinatu duen ekonomia berriz suspertzeko planaren funtzionamendua sakon ezagutzeko aukera izan du. Era berean, hainbat harreman sektorial izan ditu eta garraioan, hazkundean, industrian, berdintasunean edo biktimentzako laguntzan eta konponketan edo memoria historikoan oinarritutako zenbait ekimen parlamentario prestatu ditu Europako Parlamentuan, Izaskun Bilbao Barandica ALDE taldeko presidenteorde eta eurodiputatu euskaldunarekin batera. 

2020 zifrak markatu du Gorka Urtaranen agenda, Europako erakundeek babestutako garapen eredua orduan jarriko baita abian. Belgikako hiriburuan egindako egonaldian, Europar Batasuneko agintariek bultzatutako hazkunde adimentsu, iraunkor eta integratzaileari lotutako hainbat programa ezagutu ditu Urtaranek. Horrez gain, tokiko erakundeek bereziki enpleguaren eta hazkundearen alorretan oinarritutako programa europarretara aurkezten dituzten proiektuek kontuan hartu beharreko aspektuak identifikatzeko aukera izan du, Bruselaren babesa lor dezaten.

Europako Parlamentuan Espainiako gobernuak gizarte politika finantzatzen duten aurrekontuetan egindako murrizketen ondorioz giza eskubideak urratu diren aztertu duen Gizarte Lanaren Kontseilu Nagusiarekin ere bildu da.Udal oposizioko buru gasteiztarrak adierazi duenez, harreman horien ostean “Bruselan aprobetxatu beharreko aukera asko ditugu. Europako erakundeak beren estrategia eta programak berritzen ari dira, enplegua sortzeko eta garapen iraunkorra izateko proiektu integral eta iraunkorrak aurkezten dituzten eskualde eta hiriei laguntzeko. Hazkundea eta enplegua bizkortzeko planteamendu integral hori, gizarte bazterkeriaren eta pobreziaren aurkako borroka gakoak dira. Kontaktuen agenda interesgarriarekin eta gako askorekin noa bueltan Gasteizera, hemendik aurrera Udaletik gure politikak diseinatzerakoan Europako politikekin bat etor gaitezen eta EBko erakundeen diru-laguntzak lortzea errazagoa izan dadin.