Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/12/17

Udal Gobernuak Gasteizen bizikletentzako lonjen sare bat sortzeko proiektua aktiba dezan eskatu du EAJ-PNVk

2013ko urritik hona azterlan bakarra egin dela eta oraindik horren emaitzak ezagutzen ez direla salatu du

rss Ezagutzera eman
gorka urtaran eaj-pnv gazteria vitoria-gasteiz lon

ARGAZKIA JAITSI

Vitoria-Gasteizko EAJ-PNV taldeak udal gobernuak Ziklogune izeneko bizikletentzako lonja-sarearen proiektua martxan hartzeko eskatuko dio datorren abenduaren 19ko osoko bilkuran. Sare hori duela urtebete baino gehiago onetsitako mozioan bilduta dago eta oraindik azterlan bakarra egin da hiritarren interesaren gainean. Emaitzak ez dira oraindik argitaratu.

Udal gobernuak hiru hilabeteko epean Ziklogune proiektuaren bideragarritasunaren gaineko azterlana egiteko eskatu du Talde Jeltzaleak. Modu paraleloan, proiektu hori Eusko Jaurlaritzaren eta beste administrazio batzuen garapen iraunkorra sustatzeko jardueretarako deialdira pasatzeko beharrezko tramiteak aktibatzeko eskatu du.

“Ziklogune proiektuak helburu bikoitza du: bizikletak gordetzeko leku seguruen sare bat eskaintzea, behin-behinerako edo behin betiko, eta laneratzeko aukera berri bat irekitzea. Zoritxarrez, hortik gordeta dauka gobernu taldeak Gasteizen bizikleta are gehiago erabiltzeko ekimen hau, maldan dauden etxebizitza batzuen irisgarritasun arazoak konpontzeko edo bizikletak gordetzeko leku seguruen faltari aurre egiteko.  Gasteiztarrak biziki konprometituta daude mugikortasun iraunkorrarekin eta gero eta pertsona gehiagok erabiltzen dute bizikleta”, azaldu du Blanca Guinea EAJ-PNVko zinegotziak.

Udalbatzak Gasteizen bizikletentzako lonjen zerbitzu bat sortzea planteatzen zuen EAJ udal taldeko mozioa onetsi zuen aho batez, 2013ko urriaren 18ko osoko bilkuran. Sartu gizarteratze elkarteak aurkeztu zuen mozio hori. Horretarako, gobernu taldeak bideragarritasunaren gaineko azterlana egiteko eta Udala eta Sartu elkartea lankidetzan aritzeko konpromisoa hartu zuen, udalbatzak eskatuta. Gainera, duela urtebete baino gehiago onetsitako ekimenak Eusko Jaurlaritzak eta beste erakundeek udalei eta toki erakundeei garapen iraunkorra sustatzen duten ekintzak gauzatzeko eskaintzen dieten deialdira aurkezteko erantzukizuna eman zion gobernu taldeari.