Prentsa Aretoa
2015/05/18
Unai Rementeriak Bizkaiko heziketa-zentruen bikaintasuna goraipatu eta gazteek lanpostu bat aurkitzeko duten garrantzia aldarrikatu du
Gainera, gazteen kontratazioa bultzatzeko martxan jarriko dituen neurrietako batzuk azaldu ditu
-
Unai Rementeria - Heziketa 2015/05/18
Gazteen inguruan aritu da oraingoan Bizkaiko Ahaldun Nagusirako EAJ-PNV-ren hautagaia. Unai Rementeriak Somorrostro Heziketa Zentroa bisitatu du eta lan munduan sartzeko Lanbide Heziketak gaur egun eskaintzen dituen aukerak azpimarratzeko aprobetxatu du. Gainera, gazteen enplegua sustatzeko eta Bizkaian aplikatzen diren politiken diseinu eta garapenean gazteen parte hartze aktibo eta erreala bultzatzeko martxan jarriko dituen hainbat ekimen aurreratu ditu. “Gazteekin egon gara. Gure politikak euren eskaeren entzutean oinarrituta daude. Badakigu zer nahi duten. Baina eurekin elkarlanean jarraitu beharra dago. Hau ez da egun baterako. Erantzukizun partekatua ezarri beharra dago. Politika egiteko beste modu bat. Gazteriarekin batera eraikitzean datza eta ez gazteriarentzat”, aldarrikatu du.
Hautagai jeltzaleak gazteak prestatzearen beharra azpimarratu du, enplegu bat lortzerakoan aukerak izan ditzaten -“langabezia elikatzen da, batez ere, esperientziarik eta prestakuntzarik gabeko gazteekin”- eta gogora ekarri du Lanbide Heziketan etorkizun handia duten espezialitateak daudela, gehienak industria mundura lotutakoak: ekoizpen mekanizatua, mekatronika, robotika edo ikusmen artifiziala, besteak beste. “Hilabete hauetan bost heziketa-zentro bisitatu ditut eta esan beharra daukat oso lasai nagoela. Bikaintasuna eskaintzen dute gure ikastetxeek. Aurrera ateratzeko Bizkaian behar dugun bikaintasuna. Eta lanpostu bat bilatzeko gure gazteek behar duten bikaintasuna. Hori da biderik onena: Europan eredu izatea”, aldarrikatu du.
Unai Rementeriak zerrendatu ditu gazteak lan merkatuan sartzea ahalbideratzeko garatuko dituen ekimenetako batzuk: pertsona gazteak kontratatzeko laguntza-programak indartzea, bikaintasunean eta atzerriko hizkuntzan prestakuntza bekak izango dituen hobekuntza profesionaleko programa bat, gazteria enpresa mundura hurbiltzea ahalbideratuko duen programa, euren hezkuntza-ibilbidea irizpide hobearekin hauta dezaten eta prestakuntzarako gehiago motibatzeko, edo berariazko zerga-aringarri eta hobari fiskalak ezartzea 30 urtez beherako pertsonen kontratazioa sustatzeko.
Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagai jeltzalearen programak gazteentzako biltzen dituen neurrien artean, etxebizitzari dagokionez, erabilera partekatuko alokairu-programa bat martxan jartzea dago.
Gainera, datorren legegintzaldirako Unai Rementeriak gazteekin hartutako konpromisoen artean badaude, besteak beste, Lurraldeko gazteekin dagoeneko indarrean dauden koordinazio-sareak mantentzea, gazteen lokalei parte-hartze esparru moduan duten garrantzia ematea edo gazte-egiturekin lankidetza garatzen dituzten ekintzak laguntzea eta Bizkaiko gazteen erakundeekin proiektuak eta ekimenak bultzatzea.
Proiektuen kudeaketa eta erantzukizun partekatuaren aldeko apustua, ‘crowdfunding’-ean oinarritutako finantziazio-sistemak bultzatuz, gazteen artean berrikuntza eta ekimen ahalmena bultzatzea edo hezkuntza arloan borondatezko lana sustatzea dira Rementeriak hartutako beste konpromisoetako batzuk.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09