Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/10/27

Eusko Jaurlaritzak Euskadiren 2016. ekitaldirako Aurrekontu Orokorren Lege-aurreproiektua onartu du

Dokumentuak gastu sozialak indartzen ditu, eta jarduera ekonomikoa eta enplegua suspertzera bideratutako politikak sustatzen

rss Ezagutzera eman
Eusko Jaurlaritzak Euskadiren 2016. ekitaldirako Aurrekontu Orokorren Lege-aurreproiektua onartu du

ARGAZKIA JAITSI

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko 2016eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorren Legearen aurreproiektua. Dokumentua ostiralean erregistratuko dute Eusko Legebiltzarrean; haren bitartez, ordena sozioekonomikoko helburu estrategikoekin duen konpromisoa berretsi du Euskadiko Gobernuak; izan ere, izaera publikoko politika sozialak hornitzera bideratutako gastuak sendotzen ditu eta, orobat, ekonomia-jarduera suspertzen eta enpleguaren sorrera sustatzen lagunduko duten politikak bultzatzen.

Gobernu-kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Ogasun eta Finantzetako sailburuak, Ricardo Gatzagaetxebarriak, Aurrekontu Proiektuaren bitartez egingo den inbertsio-ahalegina nabarmendu du. Halaber, nabarmentzekoa da ezen, 2016rako aurrekontuaren gastua guztira 294 milioi eurora iristen bada ere, I. kapitulutik VIII.era proposatutako gastu-igoera 113 milioi eurokoa dela: hau da, % 1,1 gehiago 2015eko aurrekontuaren aldean.

Aurtengo ekitaldiarekin konparatuta, sail guztietan gehitu dira horretara bideratutako kopuruak. Azpimarratzekoa da, berritasun gisa, Enplegu eta Gizarte Politiken esparruari egindako ekarpena ere: zazpi milioi euro udal-erakundeek emango dituzten zerbitzu berriak finantzatzeko. Horrez gain, lau milioi euroz hornitutako aurrekontu-sail bat, errefuxiatuen arreta-premiei erantzuteko. Gainera, euskal gizartearen ongizaterako eta kohesiorako politikak lehenetsirik, Jaurlaritzak gastu-bolumen nabarmena bideratuko du ekonomia suspertzera. Horren erakusgarri da 13,7 milioi euroko zenbateko gehigarri bat sartu izana, hain zuzen, ikerketa, teknologia eta berrikuntzara bideratutako hornidurak gehitu ahal izateko

Dokumentuak, Administrazioaren zerbitzupeko langileen ordainsarien %1eko hazkundea jasotzen du, bai eta gizarte segurantzaren kotizaziorako oinarrien hazkundeak ere. 

 Iturria: Irekia