Prentsa Aretoa

2016/01/23

JOSE ANTONIO SUSO: “ARABAN EAJ-PNV-REN LIDERGOA SENDOTU ETA HEDATZEKO LAN EGINGO DUT”.

Arabako EAJ-PNVk gaur goizean aukeratu du datozen lau urteetarako herrialde buru batzarra. Jose Antonio Suso izango da 15 pertsonek osatzen duten Araba Buru Batzarraren burua

rss Ezagutzera eman
JOSE ANTONIO SUSO: “ARABAN EAJ-PNV-REN LIDERGOA SENDOTU ETA HEDATZEKO LAN EGINGO DUT”.

ARGAZKIA JAITSI

Jose Antonio Suso, Araba Buru Batzarraren presidente hautatu berriak, gaur goizean adierazi du datozen lau urteetarako erronka Araban EAJ-PNV-ren lidergoa sendotu eta hedatzea dela. “Lortutako gehiengoari eta EAJ-PNVk akordioak lortzeko duen gaitasun politikoari esker, erakundeak lideratzeko erantzukizuna dugu. Irabaztea garrantzitsua da eta gobernatzea erantzukizun handia. Baina, alderdiak Araban duen posizioa sendotzea benetako erronka da” – esan du Susok.

 

Arabako EAJ-PNVren herrialde batzarrak  gaur goizean berriztatu ditu herrialde mailako barne karguak: Araba Buru Batzarra, Aberri Batzarreko ordezkari arabarrak eta Herrialde epaimahaiko kideak.

 

 

 

Susok aukera aprobetxatu nahi izan du 2012tik hona ABBko presidente izan den Xabier Agirreren eta gainontzeko burukideen lana eskertzeko. “Araba Buru Batzar honek hasten duen bideak  Xabier Agirre buru izan duen lantaldeak azken lau urteetan egindako lan paregabea du oinarri. Haren jarraipen berriztatua izan nahi du ” – adierazi du.

 

 

 

“Batasunean eraikitako proiektua da, lan serioan eta gardenean oinarritutako konpromisoa,  abertzaletasun historikoaren ilusioaren isla eta, aldi berean, dinamikoa, modernoa eta egungo garaiei egokitutakoa” – esan du presidente jeltzale arabarrak. ABBa 15 gizon-emakumek osatzen dute. “Eskarmentua eta etorkizunari begiratzen dion erakunde orok behar duen berriztatzea uztartzen dituen lantaldea da. Ilusioa duen lantaldea, arina, aktiboa, alderdikideekin, uri erakundeekin, alderdiak zuzentzen dituen erakundeekin eta gizarte-eragileekin lankidetzan aritzeko gogoa duena” esan du.

 

 

José Antonio Susok pertsona berriak izango ditu lantaldean: Manu Allende,  Jone Berriozabal, Unai Grajales, Eugenio Jimenez, Txelis Letona, Miren Nanclares, Raimundo Ruiz de Escudero, Amaia Ruiz de Biñaspre eta José Antonio Zabala. Burukide gisa honako hauek errepikatuko dute: Elisa Irazu, Gorka Iturriaga, José Angel Menéndez, Irune Muguruza eta Claudio Rodríguez.

 

 

JOSE ANTONIO SUSO-REN PERFILA

 

Arabaz harro dagoen eta Araba sutsuki defendatzen duen Araba Buru Batzarraren presidente berria  Maeztun jaio zen duela 59 urte.  Kimikan lizentziatua eta MBA masterduna, enpresa ikasketak ditu.

 

22 urtez sektore pribatuarekin lotura profesionala izan du eta 2010etik gaur egun arte elikadura arloko enpresa batean gerente lanetan ari da.

 

Jose Antonio Susok ondo ezagutzen ditu administrazioren arlo guztiak. Udal politika gogoko du eta bere erakunde ibilbidea bere jaioterri den Arraia-Maeztuko alkate moduan hasi zuen, 1983-1987 agintaldian. Arabako Batzar Nagusietan batzarkide izan eta gero (1988-1991), Arabako Foru Aldundiak Nekazaritza zuzendari izendatu zuten (1991-1995). Geroago, Nekazaritza Diputatu izan zen (1995-1999). 2006 eta 2009 artean  Elikadura industrien sailburuorde izan zen Eusko Jaurlaritzan. Urtebete lehenago zuzendari izan zen sail berean (2005-2006).

 

Goitik beherako abertzale izanik. 1992an EAJ-PNVko kide egitea erabaki zuen. Azken lau urteetan Xabier Agirre buru izan duen herrialde buru batzarreko kide izan da (2012-2016). EAJ-PNVko alderdikide moduan hainbat barne ardura izan ditu: Arraia-Maeztuko Uri Buru Batzarreko presidente izan da hainbat epealditan eta esandako Uri Erakundea ordezkatu du Herrialde Batzarrean.

 

 

Lantaldea inplikatuz lan egiteko gogo handia du. Elkarrizketarako eta akordioak lortzeko gogoa du Araba Buru Baztarreko presidente berriak.

 

 

Jose Antonio Suso ezkonduta dago eta 3 seme-alaba ditu. Ahal duen guztietan joan-etorriak 500zp-ko bere motorrean egitea gogoko du. Ingurumen jasangarritasunak betidanik kezkatzen du eta 90. hamarkadan Arabako Foru Aldundian zuen bulegora bizikletaz joaten lehenengoetarikoa izan zen. Arabako elkarte sarean murgilduta dago, Minbizia duten umeen gurasoen elkarteko (ASPANAFOHA) eta APDEMA elkarteko kidea da.

 

 

 

ARABA BURU BATZARREKO BURUKIDEAK

 

ALLENDE ARIAS, MANU 

55 urte (Vitoria-Gasteiz). Psikologian lizentziatua. Enpresaria.  Arabako Gazteriaren Foru Institutuko zuzendari, Arabako Batzar Nagusietan batzarkide eta Vitoria-Gasteizko Udalean zinegotzi izandakoa.

 

BERRIOZABAL BOVEDA, JONE

33 urte (Vitoria-Gasteiz). Zuzenbidean lizentziatua Deustuko Unibertsitatean. Zuzenbide publikoan espezializazioa. Eusko legebiltzarkidea.

 

 

GRAJALES RODRIGUEZ, UNAI

37 urte (Vitoria-Gasteiz). Zuzenbidean lizentziatua. Euskal gaietan unibertsitate espezialista. MBA. Talde multinazional batean arduradun korporatiboa komunikazioan eta arlo juridikoan. Vitoria-Gasteizko Udalean zinegotzi izandakoa.

 

 

IRAZU MAYAYO, ELISA

35 urte (Biasteri). Economía ikasketak. Idazkaria. ABBko burukidea (2012-2016).

 

 

ITURRIAGA MADARIAGA, GORKA

43 urte (Bilbao). Gorputz hezkuntzan lizentziatua. UPV-EHUn irakaslea, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatea. Urkabustaizko Udalean zinegotzia. ABBko burukidea (2012-2016).

 

 

JIMENEZ IBAÑEZ, EUGENIO

44 urte (Moreda). Ingeles filologian lizentziatua. San Bizente ikastolako irakaslea. Euskal Herriko Ikastolen elkarteko artezkaritza-kontseiluko kidea. Moretako Udalean zinegotzia.

 

 

LETONA AINZ, TXELIS

57 urte (Laudio). Ingenieritza arloan aritzen den enpresa bateko zuzendari komertziala. Laudioko Udalean zinegotzi eta Arabako Batzar Nagusietan batzarkide izandakoa.

 

 

MENENDEZ PERA, JOSE ANGEL

57 urte (Vitoria-Gasteiz). Zerbitzu enpresa batean jarduera komertziala. ABBko burukidea (2012-2016).

 

MUGURUZA MENDARTE, IRUNE

51 urte (Agurain). Zuzenbide ikasketak. Aguraingo Udalean administraria. Arabako Batzar Nagusietan batzarkidea.  ABBko burukidea (2012-2016).

 

 

NANCLARES MEDRANO, MIREN

44 urte (Vitoria-Gasteiz). Industria-ingeniari teknikoa. Arabako Batzar Nagusietan batzarkide izandakoa.

 

RODRIGUEZ GUTIERREZ, CLAUDIO

60 urte (Gaubea). Magisteritzan diplomatua eta Geografia eta Historian lizentziatua. Arabako Ahaldun Nagusiordea izandakoa. Ingurumen eta lurralde politika Sailean aholkularia. ABBko burukidea (2012-2016).

 

 

RUIZ DE ESCUDERO EZKURRA, RAIMUNDO

52 urte (Vitoria-Gasteiz). Teknikari espezialista.

 

 

RUIZ DE VIÑASPRE BESGA, AMAIA

51 urte (Vitoria-Gasteiz). Ingeles filologian lizentziatua. Funtzionaria.

 

 

ZABALA LARRINAGA, JOSE ANTONIO.

69 urte (Zornotza).  Industria ingeniari erretiratua. AMVISAko gerente izandakoa.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU