Prentsa Aretoa
2016/03/08
Mediavillaren esanetan Udal Legeak argi uzten du “ezberdinen arteko aliantza” egingarria dela
EBBren Arlo Instituzionaleko burukide arduradunak azpimarratu duenez Estatu mailan antzematen den “blokeoaren aurrean”, “Euskadin eraikitzeko adosten dugu”
Koldo Mediavillak, EBBren Arlo Instituzionaleko burukide arduradunak “albiste on” jo du EAJ-PNV eta EH Bilduren artean Udal Legea onartzeko adostu den akordioa, eta zentzu horretan esan duenez “legealdi honetan izapidetu den lege egitasmorik garrantzitsuenaren aurrean gaude”. Halaber, aditzera eman duenez, Tokiko Erregimen Legea izena hartuko duen arau berria onartzeko adostu den akordioak berriz ere erakutsi du Euskadin ezberdinen arteko aliantza egingarria dela. Era berean azpimarratu du akordioaren balioa “Estatuan antzematen den blokeo eta banaketa egoeraren aurrean; Euskadin ezberdinak garelako. Eraikitzeko adosten dugu, gure erakundeak sendotzeko eta, kasu honetan, udalak indartzeko”. Ildo beretik esan du hauxe dela talde bien artean oso denbora laburrean adostu duten bigarren erabakia “horrek erakusten du elkarren arteko ulermena herri osoarentzat ona denean,elkar ulertze hori ezinbesteko egiten dela”.
Lege berriak zehazten du toki erakundeen autonomia, euskal udalen eskumen esparrua Eusko Jaurlaritzarekin eta Foru Aldundiekin. Hartara, arau honek toki erakundeen eta udalen botere sistema berezitua ezartzen du; toki erakundeen autonomia indartzen du; euskal udalen eskuduntzak eta erantzukizun materialak argitzen ditu; finantzaketa egonkortzen du eta iraunkor egiten du; toki erakundeen presentzia ezartzen du Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluan eta euskal erakunde egitura osatzen du, Udalek, foru erakundeek eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak osatua, alegia.
Mediavillak era berean esan du alderdi bion arteko akordio politikoa “lehen mailakoa” dela, euskal udalei babesa ematen dien testua adostea lortu delako gai horren inguruan adostasunik egon ez den 35 urteren buruan. Era berean azpimarratu duenez egitasmoak “Euskal Ganberan (75 legebiltzarkideetatik 48) gehiengo oso azpimarragarria lortu du eta gehiengo hori berori Euskadiko udal mapan ere lortu da, EAJ-PNVk eta EH Bilduk euskal udal guztien %80tik gorakoetan gobernatzen dutelako”.
Alderdi bien artean onartutako agiriak bermatzen du lege hau legegintzaldia amaitu baino lehen onartzea, eta horrek ere ahalbidetuko du, Arlo Instituzionaleko arduradunaren esanetan “euskal egitura osatzea, udalari lehen mailako eta eskubide osoko erakunde izaera emanez” azpimarratu du. Hartara, lortu den adostasunak une honetan Autonomi Erkidegoan dagoen eskema instituzionala ez apurtzeko ahalmena dauka, hiru erakunde mailak errespetatzen dituelako eskubide historikoak, Estatutua, forutasuna eta botere banaketa urratu gabe.
Mediavillak egin nahi izan duen ñabardura izan da adostutako lege hau ez dela EAJ-PNVk nahiko zukeena,ezta EH Bilduk gurako zukeena ere “borondate ezberdinek baturaren ondorioz egingarri izan den proiektua izan da” azaldu du. “Negoziatzeko esertzen zarenean, eta horretarako prest bazaude, jakin badakizu bidean zerbait utziko duzula; hori da hitzartzea eta, zalantzarik gabe, EAJ-PNVk jakin badaki negoziatzen,amore ematen eta adosten” ezarri du.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09