Prentsa Aretoa
2016/06/11
Legarda: “Argi eta ozen hitz egin behar dugu Garoña berriz zabaltzearen edo biltoki nuklear bilakatzearen kontra"
Mikel Legarda eta Almudena Otaola, hurrenez hurren, Kongresurako eta Senaturako Arabako zerrendaburuak, erakundeetako ordezkariekin eta ABBko kideekin batera joango dira gaur arratsaldean Vitoria-Gasteizen zentral nuklearra behin betiko ixtea exijitzeko egingo den manifestaldira.
Almudena Otaola. Ekitaldia Salburuan (Vitoria-Gasteiz)
HITZALDIA - 2016/06/11Mikel Legarda. Ekitaldia Salburuan (Vitoria-Gasteiz)
HITZALDIA - 2016/06/11
Argazkiak...
Kongresurako Arabako zerrendaburu Mikel Legardak arabar eta euskal hiritargoarekin duen konpromisoa berretsi du, Madrilen "energiarako politika berria, kultur energetiko berria "bultzatzeko. Arabako zerrendaburu jeltzaleak azpimarratu duenez "halako politikekin, EAJren diputatuek Espainiarekiko ezberdinak garela erakutsi nahi dugu. Espainian ez dago politika energetikorik egiten, Garoñari buruz izan ezik. Hori bai, hor badute, hori da PPren benetako `euskal agenda´, horregatik ezkutatzen dute". Legardak eta Almudena Otaolak, Senaturako zerrendaburuak, gaur goizean hitz egin diete Gasteizko Salburua parkerako sarbidean egin den ekitaldira hurbildu diren herritarrei. Bertaratuen artean zeuden Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Herrialde Politikako sailburu Ana Oregi.
Garoñarentzako behin betiko irtenbidea eskatzearekin batera, Legardak zera adierazi du "argi eta ozen hitz egin behar dugu Garoña berriz zabaltzearen edo hondakin nuklearrak gordetzeko biltoki bilakatzearen kontra. Ingurumenaren eta gure osasunaren kontrako erasoa da. Elkarrekin egin behar dugu Euskadirentzako etorkizun hobea lortzeko. Elkarrekin eta denok norabide berean eginez, Garoñarik gabe. Herri honek partekatzen duen helburua da. Euskal agendaren barruan dagoen helburuetako bat da, ez da ezer ezkutatzen, ez dago marra gorririk, marra berdeak baino ez daude. Guk marra berdeak marratzen ditugu pertsonen zerbitzura gaudelako. Bideak zabaltzen dituzten marra berdeak, harresirik eraikitzen ez duten marra berdeak, zubiak eraikitzen dituztenak, akordioak bideratzen dituztenak, ekonomiari egonkortasuna ematen diotenak, Euskadi gure herriaren iraunkortasunean aurrera egiten laguntzen digutenak. Marra berdeak, Vitoria-Gasteiz bezain berdeak, Euskadiko Green Capital deritzona. Eta Araba bezain berdeak diren marrak, Euskadiren bihotz berdea", esan du Arabako hautagaiak.
Almudena Otaolak, Senaturako Arabako zerrendaburuak,bere aldetik, Arabako hautesleei proposatu die hausnartze ariketa egitea "Nor ote da geurea ondoen defendatzen duena? Nor da politika bestela egiten duena? Nor da Ideario politikoa gobernagarritasunean sartu beharrean, gobernagarritasuna ideario politikoan sartzen duena?; Nor ote dago gure gizartearen bizitza baldintzak hobetzeko? Nor ez dago arazoak sortzeko baina bai arazoak konpontzeko?". `Nor´hori Euzko Alderdi Jeltzalea da. Hori dela eta, Otaolak Gasteizeko, Arabako eta Euskadiko gizarte osoa animatu nahi izan du "botoaren bidez bestelakoak direla erakustea, gure gizartea bestelakoa delako, gauzak bestela egiten ari garelako".
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
ABB
2023/03/28
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25