Prentsa Aretoa
2016/09/02
Urkulluk Gasteizen hitzeman du hurrengo legealdian 20.000 gaztek beren lehen lan esperientzia izango dutela
EAJ-PNVk berraukeratua izateko eta Arabako zerrendaburu gisa aurkezten duen hautagaiak bere egin ditu EGIk hezkuntza, enplegu eta etxebizitza gaietan adierazi dizkion proposamenak
Lehendakari eta berraukeratua izateko EAJ-PNVren hautagai Iñigo Urkulluk Vitoria-Gasteizen berretsi du gaur, enplegu gehiago eta hobeak sortzeko erronka, eta publikoki hitzeman du hurrengo legealdian “20.000 euskal gazteri lehen lan esperientzia praktikoa” bermatuko zaiela. Urkullu Euzko Gaztedi ( EGI) gazte erakundeko kideekin elkartu da gaur Gasteizko Matxete Plazan. EGIkideek Arabako zerrendaburuari adierazi dizkiote euskal gazteriarentzat horren garrantzitsuak diren Hezkuntza, Enplegu eta Etxebizitza alorretan dituzten ardurak eta planteatzen dituzten eskariak. Urkulluk eskari horiek guztiak jaso eta bere egin ditu eta hitzeman du bere gobernu egitasmoan jasoko dituela hurrengo lau urteko gobernuan. “Gure konpromisoa da enplegu gehiago eta hobeak sortzea. Hitzematen duguna da 20.000 gazteri lehen lan esperientzia praktikoa bermatuko zaiela. Konfiantza osoa dut zuen prestakuntzan eta gaitasun pertsonalean. Zuek ere lan munduan sartzea ahalbidetuko dugu, zuen emantzipazioa eta familia proiektua. Zuek ere behar zaituztegu elkarrekin, pertsonek eta familiek, gizarte integratuagoa eta hobea osatzen dugulako” baieztatu du Urkulluk.
Lehendakariak gogoratu duenez “nire lehen konpromiso publikoa” gazteria alorrean izan zen. “Benetan esaten dizuet oraindik ere nire lehen konpromisoa dela. Ezagun ditut arazoak eta zailtasunak, nire familian ere bai” esan du Urkulluk. “ Zuen babesa eta inplikazioa eskatu nahi dizuet Euskadin denon artean eraikitzen ari garen proiektuaren alde. Zuek ere behar zaituztegu, denon artean Euskadi oparoagoa, solidarioagoa eta irekiagoa eraiki dezagun. Zuek zarete oraina eta etorkizuna. Eta hau ez da esaldi erretoriko hutsa. Enpresei haize freskoa eskaintzeko bermea zarete, berriztatzeko bermea, nazioartekotzeko eta egokitze teknologiko eta digitalerako bermea zarete” esan die hautagai jeltzaleak EGIko gazteei.
Amaitzeko, Urkulluk gazteei esan die beraiek beren lanak behar bezala betetzen dituzten modu berean “gizarteari, enpresari eta erantzule politikoei dagokigu gure ardurak eta lanak betetzea. Hau da, lan egiteko aukera ematea”. Urkulluk mezu baikorra zabaldu nahi izan du eta baieztatu du aurten 4.000 euskal gazte izan direla beren lehen lan esperientzia izan dutenak. “Aukerak sortzen ari dira. Ez bakarrik industrian, teknologian edo digitalizazioan, pertsonei eman beharreko arreta zerbitzuetan, zerbitzu aurreratuetan, aisi aktiboan edo turismoan”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09