Prentsa Aretoa

2017/02/01

Ortuzar: “Ez Urtaran alkateak ezta EAJk ere ez dute onartuko PP eta EH Bilduren artean Vitoria-Gasteiz geldiaraztea"

EBBko presidenteak astelehenera arte hitz egin behar dela esan du Arabako hiriburuko Aurrekontuak onartzeko, Miren Larrion "hautagaiak" mehatxupean jarri dituenak "hauteskundeetarako lasterketa goizegi hasi nahi izan duelako"

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek gaur esan du Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranek eta EAJ-PNV alderdiak ez dutela onartuko "Alderdi Popularrak eta EH Bilduk Arabako hiriburua geldiaraztea", eta hori gerta liteke talde biek bat egin dutelako Gobernu taldeak 2017 urterako prestatu dituen aurrekontuei ezetza emateko. Hori dela eta, jeltzaleen buruak txalotu egin du Urtaran alkateak Aurrekontuei lotuta planteatu duen konfiantza galdera egin izana eta deitoratu du egoera honen jatorria dela EH Bilduk eta Miren Larrion bozeramaileak arrazoirik gabe egin duten irizpide aldaketa "hauteskundeetarako lasterketa goizegi hasi duen hautagaia da".

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Ortuzarrek esan du Urtaran "indartsu eta erabakimen handiarekin" ikusten duela eta bere esanetan "egin beharrekoa egin du" konfiantza galdera planteatzerakoan. "Alde batetik, PPk aldaketa geldiarazi nahi du eta, bestetik, Bildu, baina gehiago esango nuke Larrion hautagaiak, erakutsi nahi du EAJ eta Gobernu taldea bahituta dituela. Baina hori ezin da izan, Larrion hautagaiak bahituta daukan bakarra Gasteizko hiritargoa delako" esan du jeltzaleen buruak. Ortuzarrek era berean azpimarratu du EH BIlduren kontraesana Arabako Aldundiko kontuak babesten dituelako baina Vitoria-Gasteizko Udalekoak ez "baten batek erabaki duelako hauteskunde kanpaina orain hasi behar duela, baina oraindik goizegi da horretarako. Vitoria-Gasteizek eta bere hiritargoak ez dute hori merezi. Vitoria-Gasteiz ezin dugu urte oso batean geldiarazita eduki. Horregatik Urtaranek neurri hau hartzeko erabakia hartu du".

Ortuzarren ustetan, egoera honen jatorrian dago "baten bat urduri jarri delako aldaketa alkatearen eskutik finkatzen ari delako eta hauteskunde kanpaina bi urte luze arinago hasi nahi izan du. Baina halako gauzak ez dira ondo irteten. Goizegi irteten dena bidean ahultzen da" ohartarazi du. EBBko presidenteak uste du faltsua dela EH Bilduk 2017ko aurrekontuei ezetza emateko eman duen arrazoia, ez duelako uste 2016ko aurrekontu akordioa ez betetzeagatik izan dela "eta Larrionek jakin badaki. Orain arazoa ez da bete den ala ez,baizik eta Gobernu taldean egon nahi zutela. Larrionek publizitatea nahi du, jendaurrean agertzea,aldaketari etekina ateratzea, eta hori hutsegite handia da. Denek zekiten hiria eraldatzeko egitasmoetan sartu beharra zegoela eta, seguruenik, baten batek ikusi du hori egiten bada, agian, ez dakit nor ondo irtengo dela eta bera atzerago geratuko dela. Edozein kasutan, EBBko presidenteak asteleheneko Osoko Bilkura egin arte hitz egin behar dela esan du, oraindik akordioa lortzeko denbora egon dagoela pentsatzen duelako. "Argi eta garbi esan nahi dut: uste dut aurreko egoerara erraz eta arin itzul daitekeela. Konfiantza mozioak, gogoa eta borondatea badago, hemendik eta astelehenera arte Aurrekontuak adosteko denbora emango digu" eta aurrekontu hauek laurogeita hamarretik gorako portzentajean dira EH Bilduk iaz onartu zituen berberak. "Baina borondate politikorik ez badago,EAJk ez du onartuko PPren eta Bilduren artean Gasteiz geldiaraztea. Erantzukizunak neurriak hartzera derrigortzen gaitu eta honen guztiaren akabera izango da hilabete barru Aurrekontu bat egongo dela onartuta eta abian jarri ahal izango dela, inbertsioak egin eta zerbitzuak hobetu ahal izango dira, Aurrekontuak horretarako direlako" amaitu du Ortuzarrek.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU