Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2017/08/10

Susok espero du turismoaren kontrako erasoa “egitate puntuala” izatea eta Sortuk “halakorik ez gertatzeko neurri egokiak” jartzea

Araba Buru Batzarraren lehendakariak Otegiri gogorarazi dionez, Euskadik badu urtebetetik egunera EH Bilduk ere onetsi zuen Turismoari buruzko Lege bat

rss Ezagutzera eman
Susok espero du turismoaren kontrako erasoa “egitate puntuala” izatea eta Sortuk “halakorik ez gertatzeko neurri egokiak” jartzea

ARGAZKIA JAITSI

Euzko Alderdi Jeltzalearen ABBren lehendakaria den José Antonio Susok espero du Euskadin turismoaren aurka egin diren erasoak “egitate puntualak” izatea, eta suposatzen du ezen, Sortuk “bere gazteriarenganako kontrol eraginkor-eraginkorrik ez duela eman arren” alderdi horrek, denbora luzatzeke, “halakorik ez gertatzeko neurri egokiak jarriko dituela, erakunde politiko orok edo bestelako antolakunde orok egingo lukeen bezala”. Halaber, Otegiri gogorarazi dionez, Euskadik badu ia urtebetetik egunera EH Bilduk ere onetsi zuen Turismoari buruzko Lege bat.

Onda Vascak Susori egin dion elkarrizketa batean ABBren lehendakariak aitortu duenez, “nahikoa trankildu zen” EH Bilduren koordinatzaile Arnaldo Otegiren hitzak entzun zituenean, eraso horiek gaitzetsi egin baitzituen; atzo, baina, “berriro ikusi genituen Sortuko gazteak Euskadiko zenbait hiritan burutzen ari diren ekintzak”, Basquetour enpresak Bilbon duen egoitzaren aurkako erasoa esan gabe aipatuz.

Adierazi duenez, "badirudi kasu honetan Sortuk ez duela bere gazteen kontrol eraginkor-eraginkorrik eta haiek eredu bat jarraituz jarduten ari direla; ez dakidana da eredu hori abuzturako fabrikatuta edo aurrefabrikatuta dagoen, zeren egun hauetan beti gertatu izan baitira halako polemikak, urte askoan, eta, egia esan, hori gertatzea ez da jazo litekeenik onena”, adierazi du.

"Nik ez dakit esan nezakeen arlo horretan deskontrola dagoenik, baina argi dago haren liderrak bere iritzia argi eta garbi adierazi duela gai horretaz, eta, hain zuzen ere, antza gazteen antolakundea osatzen duten elementu batzuen ustez argudio horiek ez dira aski beste barik adierazpen horiek guztiz onartzeko", esan du.

Nolanahi ere, “egitate puntuala besterik ez izatea” espero du. "Ez dakit Sorturen antolakundearen barruan hartzen diren erabakiak denek onartzeko aski elementu izango den ala ez, eta ez dut horri buruzko interpretaziorik eman nahi, zeren eta argi baitago, kasu honetan behintzat, elementu horiek ez direna aski, eta alderdiko gazteek ez diena beren buruzagiei jaramonik egiten", adierazi du. Haren aburuz, "berandu baino lehen, halakorik ez gertatzeko neurri egokiak jarriko dituzte, erakunde politiko orok edo bestelako antolakunde orok egingo lukeen bezala”.

Halaber, “gehiegikeria ikaragarritzat” jo du Otegik adierazi izana “eztabaida interesatua” sortu dela ezker abertzaleak Euskadiko turismoaren aurkako kanpaina abiarazi duelakoan, zeren eta EH Bildu “zoraturik” dagoen irudia eman nahi baita, PNV-PP-PSEren arteko itunak estaltze aldera.

Iaz Euskadin Turismoari buruzko Legea “EAJren eta EH Bilduren eskutik” onetsi zela Eusko Legebiltzarrean gogorarazi ondorik, azpimarratu du Euskal Herriak “norabide argia duen turismo-eredua ezarririk” duela, eta “arian-arian jazoz joango diren gertaeren arabera garatu” beharko dela.

Une honetan, adierazi duenez, "kalitatearen arloko parametro iraunkor horiei eusten dien jarduera ekonomiko ororen aurrean, ez dugu hau besterik egin behar: jarduera horiek guztiak aldeztu eta, are, bultzatu".