Prentsa Aretoa

2017/10/05

Suso baikor agertu da Mercedes lantegiak zerga guztiak Madrilen ordaintzeak ekar ditzakeen ondorioak arintzeko irtenbide teknikoa bilatzearen aurrean

Arabako EAJ-PNVko presidenteak uste du gai hau Madrilen 2017 urterako adostutako aurrekontu akordioetan jasota dagoela, eta “akordioak betetzeko adosten dira” adierazi du

rss Ezagutzera eman
Suso baikor agertu da Mercedes lantegiak zerga guztiak Madrilen ordaintzeak ekar ditzakeen ondorioak arintzeko irtenbide teknikoa bilatzearen aurrean

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren Araba Buru Batzarreko presidente Jose Antonio Suso baikor agertu da Arabako Ogasun sailarentzat Mercedes enpresak 2018 urtetik aurrera bere tributu guztiak Madrilen ordaintzeak ekarriko dituen ondorioak arintzen lagun dezakeen irtenbide teknikoa bilatzearen aurrean. Gaur, ostegunez, Onda Cero irratian eskainitako elkarrizketan, Arabako EAJ-PNVko buruak adierazi du baikor dagoela “Lehen mailan Arabari zuzenean eragiten dion eta bigarren maila batean Eusko Jaurlaritzari eta gainerako euskal herrialdeei ukitzen dien  gai honen aurrean. Montoro Ministroarekin elkarrizketa teknikoak ditugu eta bera da gai hau konpontzeko giltza duena”. Susok gogoratu duenez Espainiako Ogasun ministroa “hori konpontzeko prest dago EAJ-PNVk Madrilen 2017ko aurrekontuetarako adostu zuen akordioetan oinarrituta, eta akordioak betetzeko hartzen dira”  

Eusko Jaurlaritzan, Arabako Foru Aldundian eta Arabako udaletan aurrekontuei buruzko akordioak adosteko momentuan EAJ-PNVk dituen preferentziez galdetuta, Arabako jeltzaleen buruak azaldu du Euzko Alderdi Jeltzalea elkarrizketarako eta beste indarrekin akordioetara iristeko borondatea duela, indar bat  edo beste lehenetsi gabe. “Batzuk daude inoiz hitz egiteko prest ez daudenak, ezetzean tematuta daudenak, baina Euskadin, eta Araban bereziki, negoziaketa prozesu bat izan dugu Aurrekontuak onartzea ahalbidetu diguna, batzuetan era puntualean eta besteetan hainbat ekitalditan jarraian ” azaldu du. “Guk denekin hitz egiten dugu eta batez ere Araban, edozein proiektu ateratzeko orduan hirugarren indar bat behar dugulako, Bizkaian eta Gipuzkoan ez bezala; eta guk ez daukagu preferentziarik”. Susok gaineratu duenez “hiritarrek hauteskundez hauteskunde adierazten digute alderdiok akordioak bilatu behar ditugula gure herrialdea aurrera ateratzeko eta Gazteizen eta Araban garrantzitsuak izan daitezkeen proiektuak kanpoan gera ez daitezen”.