Prentsa Aretoa

2017/10/16

Luis Javier Telleria: “Ekonomia garatzeko eta enplegua sortzeko muina industria izatea nahi dugu”

Eusko Legebiltzarrak 2017-2020 Industrializatzeko Plana berretsi du. Planak 1225 milioi euroko aurrekontu publikoa du, eta “industria mantentzen bakarrik ez, hazten ere lagunduko dio, eta ekonomiaren pisuaren %25ª berreskuratzen”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

“Gaur Eusko Legebiltzarrean babestu eta onetsi dugun Planak jauzi kualitatiboa ematen lagunduko dio euskal industriari, jauzi beharrezkoa, industria sektorea ekonomiaren oinarri egonkorra eta enplegua sortzeko motorra izan dadin”. Arantxa Tapiak zuzendutako Saila politikak garatzen ari da, industria hazteko, modernizatzeko, eta gero eta lehiakorragoa izateko. Politika horiei babesa erakutsi die Luis Javier Telleria legebiltzarkide jeltzaleak, bere taldearen izenean. Era berean, uste du Planean jasotako tresnek lagungarri izango direla, industria izan dadin ekonomia garatzeko eta enplegua sortzeko muina. “Tradizio industrialeko herria gara, eta gure borondatea da horri eustea. Plan hau da Euskadiren etorkizun industrialaren eta ekonomikoaren aldeko apustua egiteko modurik onena. Olatu ekonomiko on samarra aprobetxatu beharra daukagu, sektorea modernizatzeko eta 4.0 bertsiora jotzeko. Horren esanahia jarduera produktiboa eta teknologikoa baino askoz gehiago da”.

Telleriak ez du beste albo batera begiratu, 2008an sortutako krisi sakonaren ondoren enpresa askok bizitzen diharduten zailtasunen aurrean, eta Eusko Jaurlaritzak horiei laguntzeko egiten diharduen ahaleginaren aurrean. “Enpresa hauek ere kontuan hartu ditu dokumentuak, eta atal bat daukate, zeinak arreta indibidualizatua aurreikusten baituen, bideragarritasun planen eta finantzaziorako tresna espezifikoen proposamenak izango dituena. Espero dugu horiek aplikatu beharrik ez izatea edo, behintzat, ahalik eta gutxien behar izatea”.

Krisi egoeran sartzen diren enpresentzako eskuhartze espezifiko horiez gain, Planaren helburua da industriak Euskadiko ekonomian duen indarra berreskuratzea eta areagotzea, %25era iritsita. “Plana betetzen baldin badoa, industria moderno, lehiakor eta teknologikoki aurreratu baterantz aurrera egingo dugu. Horrek enplegurako goi-mailako formakuntza eskatuko du, eta baita teknologia berri pila bat ere. Gure enpresak 4.0 paradigma berrira egokitzeko duten ahalmenaren araberakoa izango da gure garapen industrial eta ekonomikoa. Gaur eztabaidatutako planak horretarako tresnak dauzka. Plan ona da, euskal industriak datozen urteotan jauzi kualitatiboa eman dezan”.

Dokumentuan jasotako neurriak gauzatzeko Eusko Jaurlaritzak egingo duen inbertsio-ahalegina nabarmendu du EAJ-PNVren parlamentariak, horren ondorioz industria BNGren %25 izan dadin. Plana 2017-2020 tartean egongo da indarrean, eta tarte horretan 1.225 milioi euroko aurrekontua dauka zuzenean, eta beste 1.000 kreditu eta abalen bidez. 

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU