Prentsa Aretoa
2017/11/08
Suso: “Ez ditugu aurrekontuak luzatu nahi, akordioa lortzera eramango gaituen negoziaketa nahi dugu”
EAJ-PNVren ABBko presidente José Antonio Susok baieztatu du Arabako erakundeetan aurrekontuei buruzko akordioa adosteko prest dagoela “Guk ez ditugu aurrekontuak luzatu nahi, akordioa ekarriko duen negoziaketa nahi dugu. Azkeneraino saiatuko gara”
Eguerdian COPE irratiari eskainitako elkarrizketan, Arabako jeltzaleen buruak azpimarratu du datorren urteko aurrekontuetarako aurreikusi diren proiektuak aurrera ateratzeko orduan denon indarrak batu beharko direla. “Euskadiko aurrekontuez ari garenean, Arabako Foru Aldundiko aurrekontuez edo Vitoria-Gasteizeko aurrekontuez ari garenean `jateko kontuez´ ari gara. Osasunaz ari gara, gure seme eta alabei ematen zaien heziketaz, errepideen konponketaz ….. eguneroko gaiez ari gara, hiritarrei zuzenean eragiten dietenaz. Horregatik areagotu behar da aurrekontuak onartzeko egin beharreko ahalegina. Akordio batetara iristeko gai ez baldin bagara, hiriaren, herrialdearen eta Euskadi osoaren abantzamendua eragotziko dugu, kalitatezko zerbitzuak ematea eragotziko dugu. Uste dut horrek alderdi politikoen ADNan egon beharko lukeela. Baina errealitatea ezberdina da, normala izan beharko lukeena ez da horren normala eta bakoitza bere interesera doa interes orokorra ahaztuz” azpimarratu du Susok.
EAJ-PNV eta PSE artean zergei buruz izenpetutako itunen etorkizunaz galdetuta, Araban hirugarren indar politiko baten babesa beharko dutenak, ABBko presidenteak ez du oztoporik ikusten EH Bilduk eta PPk babesa eman dezaten nahiz eta jarrera antagonikoak izan: “negoziatzea amore ematea da eta erdiko bide batean geratzea. Batzuekin eta besteekin hitz egiteko prest gaude. PP bere eskaintzatik apur bat mugitzen ez bada eta EH Bilduk Gipuzkoarrari eginiko eskaintzari eusten badio,zaila izango da elkartzea. PPk eta EH Bilduk ez lukete arazorik izan behar azkenean bat egiteko eta bat egite horretan ere bakoitzaren jarrera erakusteko”. Zentzu horretan, Susok desarmonizazio fiskala saihestuko lukeen akordioaren garrantzia azpimarratu du.
Beste alde batetik, ABBko presidentea ez dute harritu adostutako modifikazio fiskalen inguruan Confebasken aldetik egin dituen adierazpenek, horiekin ados ez dagoela argi utzi nahirik. “Aurkeztu den proposamenak ez dakar zergen aldaketa sakona egitea, aldarazpen txikiak dira. Arabako enpresa gehienak Estatu mailan ordaintzen denaren azpitik daude, eta hala abalatu du Zergadunen Batasunak eginiko txostenak. Garrantzitsuena da enpresek ordaintzen duten benetako tipoa, zergari kengarri eta hobari guztiak aplikatu ondoren. Une honetan proposamen horrek salbuespen batzuk aurreikusten ditu berrikuntza, ikerketa eta garapen alorrean inbertitzea ahalbidetzeko eta kalitatezko enplegua sortzea bultzatzeko” adierazi du.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09