Prentsa Aretoa

2018/05/09

“Aukera joaten ez uztea” eta Europako patenteen sistema batuan sartzea eskatu dio Sagastizabalek Gobernuari

Diputatu jeltzaleak kontrol bilkuran ohartarazi duenez “jabego industrialerako marko egokia ezinbestekoa da produkzio eredua eraldatzeko prozesuan aurrera egin nahi bada”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Idoia Sagastizabalek, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeko ekonomia eta industria gaietarako bozeramaileak, gaurko Osoko Bilkuran baieztatu duenez “jabego industrialerako marko egoki bat oinarrizkoa da produkzio ereduaren eraldaketarekin aurrera egin nahi bada”, eta horregatik eskatu dio Espainiako Gobernuari “aukera joaten ez uztea” eta Europako patenteen sistema batuan sartzea.

Kontrol bilkuran, diputatu jeltzaleak baloratu ditu berrikuntza eta ezagutzan oinarritutako ekonomia “berrikuntza zikloa ideiak eurak eta arriskuak hartzen , ikertzen eta ideiak sortzen dituztenen lanaren emaitzak babestearekin borobiltzen delako”, eta azaldu du efektu bateratua izango duen Europako patentearen helburua dela “nazioarteko merkatuetan ente bakar gisa lehiatu dadila 2020 urterako `Berrikuntzaren aldeko Batasuna´ estrategiaren barruan”. Era berean adierazi duenez “Patentea eskuratzeko kosteak murriztuko dira, auziak konpontzen lagunduko du eta segurtasun juridiko handiagoa emango die erabiltzaileei”. Diputatu jeltzaleak era berean azaldu duenez, erregistro bakarrarekin berrikuntza babestu nahi da Sisteman atxikitako herrialde guztietan, Estatu bakoitzean eskari berriari dagokion itzulpen beharrik gabe.

Amaitzeko, Idoia Sagastizabalek “zentzugabekeria” jo du Gobernuak erregimen linguistikoa baliatzea Sistema honetan ez sartzeko aitzakia gisa, “enpresek kalte linguistikoa hori gabe ere dutelako” eta “kontraesankor” jo du Espainiako gobernuak merkatu bakarraren legearen defendatzailea izatea eta,aldi berean, Europak patenteen esparruan proposatzen dituen arauen homogeneizazioarekin ados ez egotea.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU