Prentsa Aretoa
2018/06/26
EAJk Trebiño eta Argantzun Araban integra daitezen lortzera bidean kontsentsu bila aurrera egitera deitu du
Jose Maria Cazalisek Euzko Abertzaleak Taldeak prozesuan lan egiten jarraituko duela iragarri du Autonomia Erkidegoetako Batzordean.
Jose Maria Cazalisek Trebiño eta Argantzun Araban integra daitezen lortzera bidean kontsentsu bila aurrera egitera deitu du Senatuko Autonomi Erkidegoetako Batzordean. Senatari jeltzaleak EAJren proposamenez gaur Senatuan izan diren udalerri bietako alkateek enklabe biak Araban integratu daitezen aztertzeko lan Taldea sor dadin egin duten aldarrikapena kontuan hartzeko eskatu du Senatuko Autonomia Erkidegoetako Batzordean.
Elena Ramirez eta Roberto Ortiz de Urbinaren agerraldia aprobetxatuz, EAJko senatariak “lurralde mugak aldatuz Trebiñoko enklabea Arabako Lurralde Historikoarekin bat egin ahal dadin Gorte Orokorrek onartu beharreko Lege Organikoa barnean hartuko lukeen erresoluzio proposamena ahalbidetzeko inplikatutako erakunde guztien parte hartzea bermatuko lukeen lan talde bat” sortzeko ekimena irailean aurkeztu zuela Euzko Abertzaleak Taldeak Senatuan eta Eusko Legebiltzarrak ere onartu zuela, EH-Bilduren kontrako botoarekin.
Ordezkari jeltzaleak ontzat hartu du “Talde guztiek lanerako bidea zabaltzeko erakutsi duten jarrera”, baina Estatuko hiru alderdi nagusiei enklabeko biztanleen “desioa” bete dadin “benetan” aurrera egin dezatela eskatu die, “gai honekin etekin politikoren bat atera ahal duten ala ez ikusteko elkarri begiratzeari utz diezaiotela” exijitu die. “Egungo egoera mantendu dadin, baten baten asmoa bada egungo gaia korapilatzea eta erabakiak atzeratzea, erratuta dago. Eta Trebiñoko biztanleek ez dute horrelakorik onartuko”, ohartarazi du.
Cazalisek erakutsi duenez, “ez dago zalantzarik Trebiñoko biztanleen nahia Araban integratzea dela”, eta Senatuan lurralde enklabeen inguruko ponentziaren txostena eta Eusko Legebiltzarrak proposatuta Kongresuan aurkeztu den Lege Proposamenaren garrantzia azpimarratu ditu. Burgos eta Arabako Aldundiek adostutako hamahiru hitzarmenetatik zazpi sinatu izana ere positiboki hartu du, Trebiñoko biztanleen bizitza hobetuko dutelako. “Baina hitzarmenaren izaerak berak erakusten du zerbitzu hauek ez zirela modurik eraginkorrenean ematen. Horrela izan balitz, ez zen behar izango ezer hitzartzerik”.
Horrez gain, “gaia alderdikerietatik ateratzeko” beharra azpimarratu du, eta helburu horrekin deitu ditu alkate biak Goi Ganberara, non zehaztasun guztiarekin azaldu dituzten herri bien beharrizanak eta aldarrikapenak.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09