Prentsa Aretoa

2018/07/16

Euskal “Y” defendatu du EAJ-PNVk, Europarekiko isolamendua hausten duelako

Luis Javier Telleria legebiltzarkideak gogoratu du espainiar Estatuaren eta Europaren arteko konexioa, ardatz Atlantikoaren bidezkoa, lehentasunezko proiektua dela, EBk berak hala izendatuta. “Euskal Y-a oso aurreratuta dagoen proiektua da, eta Ganbera honen gehiengo zabalaren zein erakunde komunitarioen babesa dauka”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Abiadura handiko europar tren sareari buruzko txostena egin du Europar Batasuneko Kontu Auzitegiak. Horri buruzko eztabaida –eta, zehazki, euskal Yari buruzkoa- egin du gaur Eusko Legebiltzarrak, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek proposatuta. Luis Javier Telleria legebiltzarkide jeltzaleak adierazi duenez, txostenak “babestu egiten du Eusko Jaurlaritzak izandako tesia, iberiar penintsula eta Europako iparraldearen arteko lotura gisa euskal Yak dakarrenari buruz”. Telleriak azpiegituraren eraginkortasuna eta beharra defendatu ditu, “mugak hausteko eta Europa batzeko balio duelako. Lehentasuneko proiektua da ardatz atlantikoa sortzeko; halaxe onartu eta berretsi dute euskal herritarren eta Europakoen ordezkariek”. EAJ-PNVren ordezkariak gogora ekarri du europar txostenak espainiar Estatuari egindako kritikak batez ere lehentasunezkoak ez diren ibilbideei dagokiela, eta ez euskal Y-ari, hori lehentasunekoa baita. “Euskal Y-aren diseinuak zentzua ematen dio hain zuzen ere Europako Kontu Auzitegiak eskatzen duenari: Europarekiko isolamendua apurtzea”.

Telleriak geldiunea egin du eraikuntza-kostuei buruz txostenak dakarren analisian gainontzeko ibilbideen bataz bestekoan. “Kilometro bakoitzeko kostua arrazoizkoa da gainontzekoekin konparatuz gero, eta aurrekontu-desbideratzeak sare osoko txikienetakoak dira; are gehiago, kontuan izanik lurraren zailtasun orografikoak eta lanaren tamaina”. Kontuan izanik txostenak ezarritako baldintza guztiak betetzen dituela Euskal Y-ak, Telleriak ez du ulertzen “zer dela aritzen diren alderdi batzuk, uda guztietan, proiektu hau zalantzan jartzen”. Eztabaidatu dezagun, gaineratu du, baina pisuzko arrazoiz eta ez agintaritza komunitario bakar baten azterketa bat hartuta. “Guri ez zaigu burutik pasa ere egiten hona etortzea gai honi buruzko eztabaidak egitera beste europar instantzia batzuek (eta askoz gehiago dira) abiadura handiko tren sarearen aldeko txostenak egiten dituzten bakoitzean, eta zehatzako, euskal Y-aren aldekoak egiten dituztenean”.

Amaitzeko, galdetu du zer dela eta eskatzen dioten errentagarritasun ekonomikoa Euskal Y-ari, eta ez errentagarritasun soziala, “kontuan izanik garraio publikoko sistema asko defizitarioak direla eta diru publikoko ekarpen handiak behar dituztela. Garraio publikoak dakartzan onurak ezin dira bildutako diruaren arabera soilik kalkulatu”.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU