Prentsa Aretoa

2018/07/20

Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak txalotu du Espainiako gobernuak alargun pentsioen oinarriaren igoera aintzat hartzea eta onestea, akordio hori EAJ-PNVk aurreko gobernuarekin adostu ondoren

Aitor Estebanek adierazi du ez dela “oso dotorea izan” Isabel Celaá bozeramaileak Ministroen Kontseilua amaitutakoan egin den prentsa aurrekoan lorpen hori bereganatu izana

rss Ezagutzera eman
Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak txalotu du Espainiako gobernuak alargun pentsioen oinarriaren igoera aintzat hartzea eta onestea, akordio hori EAJ-PNVk aurreko gobernuarekin adostu ondoren

ARGAZKIA JAITSI

Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak gaur txalotu du Espainiako gobernuak alargun pentsioen oinarria lau puntu igotzea onetsi izana, igoera hori EAJ-PNVk lortu ondoren. Aurreko gobernuan adostutakoaren arabera, alargun pentsioen oinarria %52tik %56ra igoko da. Pentsioak, oro har, %1,6 igotzeko eta Iraunkortasun Faktorea atzeratzeko adostu zen akordioagatik Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeak ez zion osoko zuzenketa aurkeztu 2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorren Lege Egitasmoari. Halaber, aurreko gobernuarekin adostutako akordioan jasotzen zen alargun pentsioen oinarria %60ra arte igoko zela 2019ko urtarrilaren 1ean. Neurri horiek guztiak agertzen dira Kongresuko Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Aurrekontuen legea Egitasmoari aurkeztu zion Proiektuan, eta izapide prozesuan izan ziren onartuak eta Aurrekontu proiektuan jasoak.

Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeko bozeramaile Aitor Estebanek esan du ez dela “oso dotorea izan” Ministroen Kontseilua amaitutakoan egin den prentsa aurrekoan Gobernuko bozeramaileak igoera hori bereganatu izana, eta gogora ekarri du neurri hori 2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorren Egitasmoan jaso zela “EAJ-PNVk Mariano Rajoyri hala exijitu ziolako”.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU