Prentsa Aretoa
2018/09/11
Ortuzar Diadan: “Errepresiotik eta judizializaziotik ez da etorriko Kataluniako gatazkak behar duen konponbidea: ezinbesteko gertatzen dira hizki handiz idatzitako politika eta baldintzarik gabeko elkarrizketa”
Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak, Bartzelonatik, elkartasunezko mezua bidali die procés-agatik “espetxe zigorra sufritzen ari diren edo beren herria utzi behar izan duten pertsona guztiei”
OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.
EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek “hizki handiz idatzitako politika” eta “baldintzarik gabeko elkarrizketa” eskatu ditu Kataluniako herriak une honetan bizi duen gatazka politikoa konpontzera begira. Konponbidea ez da etorriko “ez errepresiotik ezta judizializaziotik ere”, azken Diadatik hona urtean zehar izandako gertakariek erakutsi duten legez. Jeltzaleen buruak,halaber, elkartasunezko mezua bidali nahi izan die “procés-agatik espetxe zigorra sufritzen ari diren edo beren herria utzi behar izan duten pertsona guztiei”, eta guztientzat eskatu du epaiketa bidezkoa egitea, “aurreritzirik gabea”. Ortuzar Bartzelonan izan da, jeltzaleen ordezkaritzako buru gisa, Rafael Casanova 1714ko irailaren 11n hiriaren eta Kataluniako askatasunen defentsan hil zutenaren omenez egin den lore eskaintzan. Ordezkaritza jeltzaleko beste ordezkaria Joseba Aurrekoetxea Antolakuntzako burua izan da eta lore sorta bat utzi du Casanovaren irudiaren aurrean. Jeltzaleak PDeCATen ordezkarien ondoan egon dira, besteak beste David Bonvehí presidentearekin eta Artur Mas Kataluniako presidente ohiarekin. Talde berean izan da Juan Carlos Piñeiro Compromiso por Galicia taldeko idazkari nagusia. Ortuzar eta Aurrekoetxearen aurreikuspenen arabera, gaur arratsaldean Josep Rull, Jordi Turull eta Joaquim Forn bisitatuko dituzte gaur arratsaldean Lledoners-eko espetxean.
“Beste urte batez, kataluniar herriarekin Diada ospatzera etorri gara. Baina aurtengoa Diada berezia da eta, kataluniar herriari gure elkartasuna adieraztearekin batera, bereziki adierazi nahi diegu procés-agatik espetxe zigorra sufritzen ari diren edo beren herria utzi beharrean egon diren guztiei”, baieztatu du Ortuzarrek. “Hainbat gauza gertatu dira azken urte honetan, ia denak txarrak. Espetxeratzeak izan ditugu eta 155. artikuluaren aplikazioa ere bai, eta horrek denak erakutsi duena izan da errepresioa ezin dela ezeren konponbidea izan. Errepresiotik eta judizializaziotik ez da Kataluniaren gatazkak behar duen konponbidea etorriko.Gaur hemen eskatzen duguna politika da. Hizki larriz idatzitako politika, Kataluniako auziari konponbide bat bilatzeko, elkarrizketatik eta politikatik zerbait espero dezakegulako,baina zigor zentzagarrietatik espero daitekeen gauza bakarra da egoera hau luzatzea eta are sufrimendu handiagoa ekartzea. Kataluniako gizartea egoerarik onenean bizitzea eta zoriontsua izatea nahi dugu”.
Kataluniako politikarien kartzelaratzeaz eta egoera horrek gatazka konpontzeko orduan izan dezakeen eraginaz galdetuta, Ortuzarrek argi eta garbi hitz erantzun du. “Gaur espetxean dauden pertsonek aske egon beharko lukete, ez ziren sekula espetxera sartu behar. Baina jabetzen gara espetxean daudela, eta jabetzen gara epe laburrean epaiketa bat egongo dela. Justiziari errespetua erakutsi nahi diogu,baina epaiketa bidezkoa eskatzen dugu, aurreiritzirik gabeko epaiketa, ematen baitu kontu honen inguruan aurreiritzi asko egon direla eta aurreiritzi asko egongo direla. Aurreiritzi horiek guztiek eta azken hilabeteotan gertatu denak benetako justizia ez oztopatzea nahiko genuke. Justizia irudikatzen da itsu dagoen emakumearekin eta guk begietan duen zapi hori lurrera ez jaustea nahiko genuke”. Kazetari batek EBBko buruari galdetu dio pertsona horien askatasunak elkarrizketarako baldintza izan beharko ote lukeen gaur egun elkarren kontra dauden parte bien arteko elkarrizketarako. “Elkarrizketarako ez da inolako baldintzarik jarri behar, beti hitz egin behar da, baldintzarik okerrenetan ere”, erantzun du. “ Egoerak zenbat eta okerrago egon, orduan eta beharrezkoago egiten da elkarrizketa. Guk Euskadin eskarmentua badaukagu eta egoera konplexuak bizi izan ditugu, eta elkarrizketa izan da egoera horietatik ateratzen lagundu diguna. Beraz, guk, apaltasun osoz, Kataluniako agintariei eta Kataluniako alderdi soberanistei gomendatzen dieguna da elkarrizketa, hitz egiten esertzea. Beren planteamenduekin, ezeri ere uko egin gabe, inork ezin baitu eskatu nork bere ideia politikoei uko egitea, baina beti dago hitz egiteko aukera bat”.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09