Prentsa Aretoa
2018/10/17
Marcos Muro: “enpresek eta gizarteak elkarlanean dihardugu, gure gazteek prestakuntza jaso eta kalitateko enpleguak lortzeko”
Gazte Up Enplegu eta Gazteria Jardunaldia, Gasteizko Artium Museo Zentroak antolatuta
Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak gaur goizean zera esan du: “enpresek eta gizarteak elkarlanean dihardugu, gure gazteek prestakuntza egokia jaso eta kalitateko enpleguak lortzeko eta, horrela, pertsona gisa garatzen direla bermatzeko”. Murok, gaur, Gazte Up Enplegu eta Gazteria jardunaldia inauguratu eta itxi du; jardunaldia El Correok antolatzen du, Vitoria-Gasteizko Artium Museo Zentroan.
Muro sailburuordearen hitzen arabera: “Eusko Jaurlaritzaren Enpleguaren eta Suspertze Ekonomikoaren Esparru Programak kalkulatzen zuen 5.000 gaztek lehen lan-esperientzia eduki ahal izatea 2017an, eta emaitza positiboa izan da: 6.856 gaztek izan dute lehen lan-esperientzia”. Gainera, “euskal gazteen artean, langabezia-tasak behera egin du eta % 15etik behera dago, baina Murok zera esan du: “asko dago egiteko, izan ere, helburu hori herrialdeko erronka horretan sartzen da: gazteriaren aldeko apustua".
Murok topaketa “ekintzailetza sustatzeko proposamena egiteko” aprobetxatu nahi izan du. “Kultura ekintzailea suspertu behar da Euskadin, eta behar diren baliabideak eskaini, enpresa berriak errazago sortzeko; horretarako, autoenpleguko eta ekintzailetzako ekimenak bultzatu behar dira”.
Jardunaldian, halaber, honako hauek izan dira: Nerea Melgosa Arabako hiriburuko Enplegu eta Garapen Ekonomiko Jasangarriaren Saileko zinegotzia, eta beste hizlari ezagun batzuk, besteak beste, Mirari Ayerbe UPV/EHUko Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuaren zuzendaria (SAE-HELAZ), José Luis del Val Deustuko Unibertsitateko katedraduna eta irakaslea, Purificación Beltrán de Heredia Mendizabala LHIIko LZP koordinatzailea, Mikel Díaz de ArcayaJakinCodeko CEOa, Iker Asurmendi Mindfoodland-eko CEOa eta Chef Creative Officer-a, Alicia Ro jendaurrean hitz egiteko tekniketan eta marka pertsonalean espezializatuta dagoen komunikatzailea edo Arantxa Satrústegui Arkikuseko CEOa.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09