Prentsa Aretoa
2018/10/09
Artolazabal Aguraingo DCXXIII. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokan
Alkateak, kuadrillako presidenteak eta Ernesto Sainz Lanchares Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak hainbat alderdi soziali, enplegurako prestakuntzako alderdiri eta udalerri eta eskualdeko zerbitzuen alderdiri buruzko informazioa eman diote. Beltrán de Heredia sailburuarekin batera, Lautadako produktuen postuak bisitatu ditu
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, zera esan du: “Arabako Lautadak baldintza onak eskaintzen ditu bere sektoreetan, bai industria-sektorean, bai nekazaritzako eta abeltzaintzako sektorean, enplegua sortu eta hari eusteko, eta hori enpresa-bultzadari, biztanleen adoreari eta prestakuntzari eta erakundeen elkarlanari eta ekimenei esker egiten ari da”.
Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburuarekin batera, Artolazabalek Aguraingo Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokaren 623. edizioan parte hartu du; Euskadiko zaharrenetakoa da. Iñaki Beraza alkateak, Ana Gorospe kuadrillako presidenteak eta Ernesto Sainz Lanchares Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak hainbat alderdi soziali, enplegurako prestakuntzako alderdiri eta udalerri eta eskualdeko industrialdeetako zerbitzuen alderdiri buruzko informazioa eman diote.
Aguraingo Azokak sei mende baino gehiago ditu, eta, orain, “Mendiko zaldia” Euskadiko Zaldi-aziendaren XI. Lehiaketa Morfologikoa egingo da, Arabako Artzain Gaztaren Lehiaketaren XXXII. edizioa, behi- eta ardi-aziendaren erakusketa, nekazaritzako makinen eta Euskal Herriko artisautzaren, gastronomiaren eta ohiko produktuen erakusketa.
Iturria: Irekia
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09