Prentsa Aretoa
2018/08/05
Artolazabal eta Beltran de Heredia, Nesken eta Blusen Koadrilek Andre Maria Zuriari egin dioten lore eskaintzan
Dozenaka dantzarik dantzatu duten zortziko handi eta eder batek Vitoria-Gasteizko Plaza Berria hartu
Beatriz Artolazabal eta Estefania Beltran de Heredia sailburuak Nesken eta Blusen Koadrila ezberdinek Andre Maria Zuriari San Migel Elizako atarian egin dioten lore eskaintzan egon dira gaur goizean, Gorka Urtaran alkatearen ondoan. Arabako hiriburuko jaietako egun handia da gaur eta dagokion aurreskua dantzatu da ere.
Ekitaldi horren aurretik, Juan Carlos Elizalde gotzaina buru izan duen Meza pontifikala egin da. Bertan, Ramiro Gonzalezahaldun nagusia eta Arabako Batzar Nagusietako buru Pedro Elosegi egon dira ere.
Nesken eta Blusen Koadrilek Vitoria-Gasteizko zaindariari egin dioten eskaintza eta gero, bertaratuak Plaza Berriraino joan dira prozesioan. Bertan, Arabako jantzi zaharrak zeramatzaten 150 dantzari-bikotek zortziko handi eta eder bat dantzatu dute udaletxearen aurrean.
Artolazabalek eta Beltran de Herediak Vitoria-Gasteizko alkate eta zinegotziak zoriondu dituzte, bat eta datorren abuztuaren 9ra arte euskal hiriburuko jai-egitarau zabalak hartzen dituen ekitaldi ezberdinetako protagonistak izango diren Koadriletako ordezkariak ere.
Iturria: Irekia
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09