Prentsa Aretoa

2018/10/15

Irudika Nazioarteko Ilustrazio Topaketa urriaren 18an hasiko da eta hiru egunez luzatuko da

2017an estreinaldi arrakastatsua izan ondoren, euskal lurretan ospatutako Irudika-Ilustrazioaren Nazioarteko Topaketa Profesionalak ezagutzera eman ditu bigarren edizioko kartela eta gonbidatuak. Euskal Irudigileak-Euskadiko Ilustratzaileen Elkarte Profesionalak antolatzen ditu jardunaldi horiek, helburutzat dutenak Euskadiko ilustrazio sektorearen eta industriaren erakusleiho bat izatea nazioartean.

rss Ezagutzera eman
Irudika Nazioarteko Ilustrazio Topaketa urriaren 18an hasiko da eta hiru egunez luzatuko da

ARGAZKIA JAITSI

Bigarren urte honetako berritasun garrantzitsuena da mahai-inguruetako moderatzaileak beraizik ekarriak izango direla munduko Liburu Azoka ezagunenak antolatzen dituzten hiru herrialdeetatik. Hala, Irudika jaialdian parte hartuko dute Feria del Libro de Guadalajara (Mexiko), Frankfurt Buchmesse (Alemania) eta Bologna Children’s Book Fair (Italia) azoketako hiru agentek. Aukera paregabea izango da beren lana aurkezteko, eta aldi berean Euskadiko zein Estatuko ilustrazio artearekin konektatzeko, networking gune bat egongo baita hitzorduak finkatzeko eta azoketara hizlari, tailer-emaile eta jarduera-antolatzaile gisa eraman nahi dituzten talentuak aukeratzeko.

Topaketan aurreko edizioko lau ekintza-ildoak errespetatuko dira, baina aurten jardunaldi bat gehiago izango da Ilustrazioaren Sektore Paraleloak lantzeko:                     

  • Sektore Paraleloak:             2018. urte honetan Irudikak jardunaldi bat eskainiko die ilustrazioaz elikatzen diren sektore paraleloei. Arratsalde estra bat izango da, zeinetan zinema, animazio, musika, diseinu grafiko eta bideojokoen sektoreetako profesionalek, euren proiektuetan inplikatutako ilustratzaileekin batera, hitzaldi-sorta oparo bat eskainiko duten. Jardunaldi horretarako sarrera aparte salduko da, askoz publiko zabalagoari zuzenduta dago-eta. Horregatik jardunaldia ez da egingo Artiumeko auditorioan, baizik eta 400 lagun kokatzen dituen Ekialde Goikoa Aretoan. Hitzaldiak bi agertokitan emango dira, halako gisaz non agertoki bat erabiltzen ari den bitartean bestea prestatzen ariko baita. Hartara, lau gairi buruzko eta hainbat sektoretako hitzaldiak entzun ahal izango dira arratsaldeko 16:00etatik gaueko 22:00etara.

  • Eztabaidak eta mahai-inguruak:    Hiruna hizlariko hiru txanda egingo dira, elkarrekin editatutako lan baten inguruan; hala, uneoro egongo dira Euskadiko profesional bat, editore bat eta ilustratzaile bat. Hirurak mintzatuko dira elkar batzen dituen proiektu bati buruz, eta nor bere lanbidearen ikuspegitik arituz lan editorialaren esperientzia azalduko dute 360 graduko ikuspegiarekin. (Ikusi hizlariak behean).

  • Hitzorduak eta elkarrizketa profesionalak (networking): Ilustratzaileek hitzorduak finka ditzakete editorial eta profesionalekin, dela beren portfolioa hobetzeko, dela lan-akordioak ixteko. Networking gune bat atonduko da ilustrazioaz elikatzen diren sektoreetako profesionalentzat: publizitatea eta agentziak, animaziozko produkzio-etxeak, aldizkariak eta prentsa, editorialak eta diseinu grafikoko estudioak edo arte grafikoekin lan egiten duten enpresak.

  • Tailerrak: Irudika jaialdian 5 tailer sekretu egingo dira. Aprobetxatuko dugu gurekin izango direla nazioarteko hainbat hizlari beren denbora eskaintzeko prest, praktika baita esperientziak trukatzeko modu onena, ikaskuntza teoriko, hitzaldi eta eztabaidez gain.                             

Lehiaketak eta egoitza artistikoa: Sorkuntzari laguntzeko asmoz, eta etorkizunera begira, ilustrazio eta animazio lehiaketa bi antolatuko dira Irudika jaialdiaren barruan, eta sarituek Gasteiz, Bilbaoarte eta La Maison des Auteurs d’Angoulême artean egingo den egoitza artistiko bana irabaziko dute.

Honela osatuko dira mahai-inguruak:

  • mahai-ingurua: ALEMANIA: Frankfurt Buchmesse - MARIFE BOIX: Presidenteordea.

Katrin Stangl / Monika Bilnstein (Peter Hammer Verlag editoriala) / Pello Elzaburu (Pamiela editoriala)

  • mahai-ingurua: MEXIKO: FIL Guadalajara - RUBÉN PADILLA: Profesionalen koordinatzailea.

Leire Urbeltz / Gabriel Pacheco / Peggy Espinosa (Petra Ediciones)

  • mahai-ingurua: ITALIA: Bologna Children’s Bookfair: ELENA PASOLI - Exhibition manager.

Iban Barrenetxea / Arianna Squilloni (A Buen Paso) / Anna Castagnoli

Euskal Irudigileak-Euskadiko Ilustratzaileen Elkarte Profesionalak antolatzen du Irudika jaialdia, laguntzaile dituela Eusko Jaurlaritza, Araba ko Foru Aldundia, Gasteizko Udala eta Artium Museoa.

Izen-ematea eta prezioak: Eskuragarri irudika.eus eta entradium.com web orrietan
Sektore Paraleloak (urriak 18): 20€
Irudika (urriak 19-20): 70€ Euskal Irudigileak elkarteko bazkideentzat / 80€ bazkide ez direnentzat.
Irudika + Sektore Paraleloak: 85€ Euskal Irudigileak elkarteko bazkideentzat / 95€ bazkide ez direnentzat

Link-a: www.bit.ly/irudika18tickets

Sektore Paraleloen jardunaldirako sarrerarekin posible izango da hitzordu profesionalak adostea zinema/animazio/musika/antzerki/bideojoko sektoreetako gonbidatuekin. Hitzordu horiek urriaren 18ko jardunaldiaren biharamun goizean egingo dira, hau da, urriaren 19an. Sarrera horrekin posible izango da asteburu osoan eskainiko diren hitzaldiak streaming bidez ikustea museoan bertan.