Prentsa Aretoa

2018/10/29

Aldundia 2.200 arte eta olibondo landatzen hasi da Samaniegon, eta hango kontrolik gabeko hondakindegia bere oneratzeko lanak amaitu ditu

Andeatutako eremuak 18.865 metro koadroko azalera zeukan, eta Arabako Hegoaldeko Mendilerroetako KBE-HBBE naturagune babestuan dago, Arabako Natura 2000 Sarean. Plastikoak, etxetresna elektrikoak, lastairak eta obra hondakinak bertan behera utzita zeuden eremu hartan. Azken hiru urte hauetan, Foru Aldundiak 135.000 metro koadroko eremuetako ingurumena bere oneratu du, eta eremu horiek itxi, kontrolik gabeko zabortegi bihurtuak baitzeuden.

rss Ezagutzera eman
Aldundia 2.200 arte eta olibondo landatzen hasi da Samaniegon, eta hango kontrolik gabeko hondakindegia bere oneratzeko lanak amaitu ditu

ARGAZKIA JAITSI

Arabako Foru Aldundia gaur goizean hasi da 2.149 arte eta olibondo landatzen lehen kontrolik gabeko hondakindegia zen eremuan, Arabako Samaniego herrian. Era horretan eman zaie amaiera 18.865 metro koadroko azalerako eremu andeatu hori bere oneratu eta ixteko lanei. Gainera, gune hori, ia oso-osorik, Natura 2000 Sarearen barruan dago. Zehatzago esanda, Arabako Hegoaldeko Mendilerroetako KBE-HBBE da.

“Gaur hasi dira espezie autoktonoak landatzen eremu horretan, zeina ingurumen interes berezikoa baita, mendilerroaren oinaren lerroan dagoelako, laborantza lurrekiko trantsizio eremuan bertan”, azaldu du Josean Galera Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuak, eta naturagune babestu horretako “ekologia eta paisaia suspertzearen” garrantzia nabarmendu du.

Eremu horretan lehengoratze lan handia egin da Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Sailaren esku hartzeari esker. Izan ere, legez kontrako zabortegi bihurtuta zegoen, eta handik plastikoak, etxetresna elektrikoak, lastairak, somierrak, egurra eta bestelako obra hondakinak kendu dira. Hori dela eta, Josean Galerak aukera baliatu du dei egiteko herritarrei, oraindik ere norbaitzuek hondakinakbotatzen baitituzte natur inguruan, gogoraraziz “osasunaren eta ingurumenaren kontrako erasoa direla”. Alde horretatik, gogorarazi du Arabak baduela hondakinak erosotasunez, eraginkortasunez eta garbi biltzeko zerbitzu sare zabal bat. 

Iturria: AFA-DFA