Prentsa Aretoa
2018/10/29
Adurtzako aireko linea elektrikoak kentzeko lanak azken txanpan sartu dira
Egun gutxi barru desagertuko dira guztiz.
Adurtzako aireko kable elektrikoak egun gutxi barru desagertuko dira guztiz. Zenbait aste iraun ondoren, Udalak eta Iberdrolak lanen azken txanpari ekingo diote, horretarako sinatu zuten hitzarmenaren barruan. Uda hasieran gauza bera egin zen Abetxukun, eta auzokoak oso pozik daude emaitzarekin.
Alkate Gorka Urtaran eta Iberdrolaren Gasteizko arduradun Hugo Guréndez auzoan izan dira gaur goizean, egindako lanak zuzenean ikusteko asmoz. Udalak 64.293 euro inbertitu ditu kableak lurperatzeko. Horretaz gain, eragindako etxebizitzak behe tentsioko lurrazpiko lineetara konektatzen ari dira, eta horretarako zenbait obra egin dira: kanalizazioak, hormigoizko euskarriak kentzea, hartuneak kutxatiletatik…
“Adurtza auzorako hobekuntza garrantzitsua egiten ari gara, uda hasieran Abetxukun egin genuen bezala. Bi auzo horiek hamarkadak zeramatzaten lan horiek eskatzen, eta azkenean egin dira. Iberdrolaren eskutik egindako lanei esker, auzoen erosotasuna handitu dugu, eta lehengo egoerak pertsonentzat zuen arriskua gutxitu”, nabarmendu du alkateak. “Udal gobernuarentzat, auzoetako inbertsioak funtsezkoak dira. Areago auzoek berek eskatutako hobekuntzak badira”, esan du.
Zehazki, Adurtzako leku hauetan kentzen ari dira behe tentsioko airetiko linea elektriko txirikordatuak: Heraclio Fournier kalea (28, 36, 38, 40, 42), Zumakadi ibilbidea (45, 47, 49, 53, 61, 63, 90, 92, 94), Adurtza (11, 13, 15) eta Mendiolabidea (88) barne hartzen dituen oinezkoen alderdian. Orotara 18 etxebizitza dira.
iturria: Vitoria-Gasteizko udala
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09