Prentsa Aretoa
2018/10/25
Laudion familia harrerara hurbiltzeko hitzaldi bat izango da datorren astelehenean
Joan den udaberrian informazio hitzaldiak eman ondoren Guardia-Arabako Errioxako eta Arabako Lautadako kuadrilletan, datorren astelehenean, hilak 29, Gasteiztik kanpo egingo den familia harrerari buruzko beste topaketa bat egongo da. Zehazki, beste hitzaldi hau Aiarako Kuadrillan izango da, Laudioko Kultura Etxeko Arraño aretoan (Lamuza parkea), 17:30etik 19:00etara.
Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea, zeina Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen Sailari atxikita baitago, lurralde historiko osora zabaltzen ari da hitzaldiak, familia harreran interesa duten pertsonek eta familiek errazago izan dezaten hitzaldira etortzea, programa hau ezagutzera, zienaren xedea baita familia giro egonkor bat eskaintzea beren gurasoekin aldi batez bizitzeko modurik ez duten haur eta nerabeei, behar bezala hazteko.
Hitzaldia, berez, Araban familia harreraren inguruko interesa duten pertsona guztientzat da, eta harrera modu horren oinarrizko alderdiak jorratuko dira, informazioa emango da adingabeen ezaugarri eta bizipenen inguruan, protagonista bakoitzak harreran zer zeregin duen aztertuko da, zein lege eta administrazio esparru dagokion, eta, guzti-guztia, parte hartzean oinarritutako metodologia dinamiko baten bidez.
Profil guztietako eta mota guztietako familiek egin dezakete harrera: familia osoa, bikotea, bakarrik bizi diren pertsonak, diren seme-alabadunak edo ez. Interesatuek Familia Harrerari laguntzeko Programara jo dezakete 945 77 30 52 telefonoaren bidez edo posta elektronikoaren bidez: acogimiento@araba.eus
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09