Prentsa Aretoa

2018/09/05

Udalak beste memoriagune bat paratu du Olarizuko gurutzean

Udalak xafla bat ipini du Olarizuko gurutzean, “hartara jakin dadin historikoki izan duen benetako esangura, eta gerora diktaduraren aldetik jasan izan duen erabilpen politikoa”. EH-Bildu, EAJ-PNV, PSE-EE, Podemos eta Irabazi taldeen aldeko botoarekin (PP abstenitu egin zen) adostutako adostutako Memoria Historikoaren Planarekin bat etorriz, Udalak xafla historiografiko bat paratu du Olarizu mendi inguruan dagoen Olarizuko etxaldetik gertu.

rss Ezagutzera eman
Udalak beste memoriagune bat paratu du Olarizuko gurutzean

ARGAZKIA JAITSI

Gorka Urtaran alkatea, Bizikidetzako zinegotzi Nerea Melgosa, udal talde politikoen ordezkariak (Bildu eta Irabazi izan ezik) eta gurutzea eraikitzea sustatu zuten gasteiztarren (Apraiz, Sáenz de Olazagoitia eta López de Guereñu familiak) senideak bildu dira gaur goizean hantxe, monumentuaren historiaren berri ematen duen xafla desestaltzeko ekitaldian.

Xaflak dioenaren arabera, gurutze hau “Gasteizen 1951ko azaroaren 4tik 18ra bitartean egin zen Misio Santua oroitzeko asmoz egin zen. Monumentu hau asmo erlijioso hutsez sortu zen, eta herritarren artean eginiko diru-bilketa bidez ordaindu. Alabaina, diktadura frankistako agintariek sinbolo politiko bihurrarazi zuten halabeharrez, gurutzearen oinarrian errepublikarrek hildako apaiz arabarren izenak gehitzearekin bat”.

Gurutze horren jatorria herri ekimen bati esker sortu zen eta ozpakizun erlijiosoa gogoratzeko sortua zen”, esan du Gorka Urtaran alkateak.