Prentsa Aretoa
2018/09/18
Mugikortasun iraunkorraren aldeko apustua indartu du TUVISAk, Vectiaren bost autobus hibrido berri eskuratuz
“Autobusen % 38 berrituko dugu agintaldia honetan”, nabarmendu du alkateak. Autobus hibridoaren modelo berria aurkeztu du gaur goizean TUVISA Udalaren garraio-agentziak katedral berriaren eta Florida parkearen aurrean. Hurrengo egunetan hasiko dira autobus horiek zerbitzua ematen, 4, 6 eta 8 lineatan
Zehazki, mugikortasun iraunkor eta osasungarriaren aldeko apustua indartu du Gasteizek, Vectiak fabrikatutako Veris.12 Hybrid modeloko bost ibilgailu berri eskuratu dituelarik. Elektromugikortasunean oinarritutako hiri-mugikortasunaren arloko konponbideak garatzen espezializatuta dago enpresa hori.
Gasteizko alkate Gorka Urtaranek ibilgailu berriaren aurkezpenean parte hartu du, TUVISAko lehendakari Itziar Gonzalo eta Vectiako zuzendari nagusi José Barrigarekin batera. Izan ere, Vectiari esleitu zion TUVISAko administrazio-kontseiluak joan den abenduan hirirako 10 autobus hibridoren erosketa, 3,3 milioi euroan. Bost dagoeneko Gasteizen daude eta beste bost 2019ko lehen hiruhilekoan iritsiko dira.
TUVISAren flota berritzeko aurrerapausoa izateaz gain, hamar autobus berri horiek erostea teknologia- eta ingurumen-jauzi handia izango da alkateak 2025erako ezarritako erronka lortzeko, hau da, flota osoa hibridoa edo elektrikoa izan dadila. Konpainiak erositako beste hamar ibilgailu —18 metro luzekoak— maiatzaren bukaeran atera ziren kalera. 2009az geroztik TUVISAk erositako lehen autobusak ziren. “Batzen baditugu hamar autobus artikulatuak, hamar hibridoak eta hamahiru autobus elektriko adimentsuak, 33 ibilgailu berrirekin itxiko dugu agintaldia. TUVISAk 87 ibilgailu dituenez, % 38 berritu dugula esan ahal izango dugu”, azaldu du Gasteizko alkateak.
Ibilgailu berriei dagokienez, hauxe nabarmendu du Gorka Urtaranek: “garbiagoak dira, modernoagoak eta erosoagoak. 12 metroko luzera dute, eta 2,55eko zabalera. Gainera, bi motore dituzte, bata konbustiokoa eta bestea elektrikoa, eta horrek hasierako inbertsio amortizatzeko aukera emango du, erregaia aurreztuko baita.” Lehengo ibilgailu zaharren aldean eskaintzen dituzten hobekuntzei dagokionez, beste hau ere azpimarratu du: “gehitu egin dira desgaitasuna duen pertsonentzako lekuak, baita gurpil-aulkientzako eta haur-kotxeentzako espazioak ere.” Hiru izango dira, bi izan ordez. Beste hobekuntzarik ere badute autobus berriek, hala nola multimedia-pantailak eta USB kargagailuak.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09