Prentsa Aretoa

2018/11/05

Ironman Vitoria-Gasteiz hartuko du Arabak, hiriaren nazioarteko proiekzioa sustatuko duen kirol-ekitaldia

Udaletxeko harrera-aretoan eman da jakitera, gaur eguerdian, Ironman Vitoria-Gasteiz hartuko duela Arabak 2019ko uztailaren 14an. Euskadiko hiriburuko triatloiak bere hamabi edizioetan lortutako kategoria aitortzeko dator kirol-ekitaldi hori.

rss Ezagutzera eman
Ironman Vitoria-Gasteiz hartuko du Arabak, hiriaren nazioarteko proiekzioa sustatuko duen kirol-ekitaldia

ARGAZKIA JAITSI

Entitate sustatzaileak kontuan izan du Gasteizko triatloiaren arrakasta, baita gasteiztarrek edizio guztietan eman dioten sostengu gogotsua ere, probak hiriburuan barrena nahiz Arabako lurraldean barrena egindako ibilbidean.

2020an Kailua-Konan (Hawai) izango den munduko Ironman txapelketarako 40 sailkapen-plaza eskainiko ditu Gasteizko Ironmanak. Era horretan, mundu osoko berrogei inguru hirik osatzen duten Ironman zirkuituaren parte izango da gure hiria. Jakina, Gasteizko proban nazioarteko atleten partaidetza areagotzea ekarri du horrek.

Gasteizko Udalak, ekitaldiaren sustatzaile nagusi gisa, pausu berri hori ahalbidetzen lagundu du. Gorka Urtaran alkateak azaldu duenez, "Gasteiz Ironman hirien artean sartzea berebiziko berria da, Eduardo Martínez buru duen taldeak egindako lanak eta kirola egiteko aparteko baldintzak dituen hiri honek merezi zuten saria. Gure hiria nazioarte-mailan posizionatzen jarraitzeko aukera ederra eskaintzen digu, gainera, Iromana bertan jokatzeak."