Prentsa Aretoa

2018/08/04

Zeledon kolore moreko Gasteizera iritsi da gero eta garbiagoa den txupinazoan

Gasteizek Andre Maria Zuriaren jaiei hasiera eman die suziriaren jaurtiketa eta Zeledonen jaitsieraren ostean. Aurten, hiria kolore morez jantzi da gero eta garbiagoa den jaien hasiera ekitaldirako. Aurreko urtean beira debekatu zuen Udalak plazan eta aurten argi dago edalontzi berrerabilgarria arrakasta bat izan dela, zakarrak behera egin baitu. Jaso den zakarraren gehiena ontziak izan dira, birziklatzeko plantara bidaliko direnak.

rss Ezagutzera eman
Zeledon kolore moreko Gasteizera iritsi da gero eta garbiagoa den txupinazoan

ARGAZKIA JAITSI

Suziriaren protagonista nagusietako bat kolore morea izan da. Bai balkoian eta baita hiriko plazetan ere jende askok zituen kolore honetako kamisetak jarrita. Baina ez kamisetak bakarrik. Txpelak, zapiak, baloiak eta edalontziek ere lagundu dute Gasteizek indarkeria matxista, jarrera matxista eta desberdintasun egoerei ezetz esateko kolorea janzteko. Zeledon berak aterki morea erabili du eta berdintasunaren aldeko mezu bat ere bidali du. “Ez da ezetz”, esan du