Prentsa Aretoa

2018/11/13

Udalak erabilera libreko Wifia instalatu du Mendizorrotzeko kiroldegian eta Beti-Jai frontoietan

Doako konexio askea duten gainerako udal-instalazioetan bezala, erabiltzaileak gailu mugikorretan agertu zaien WIFI-VG-free sarean sartu beharko dira.

rss Ezagutzera eman
Udalak erabilera libreko Wifia instalatu du Mendizorrotzeko kiroldegian eta Beti-Jai frontoietan

ARGAZKIA JAITSI

Udal Administrazioaren Sailak amaitu ditu Mendizorrotzeko kiroldegian eta Beti-Jai frontoietan erabilera libreko Wifia instalatzeko lanak. 

Kudeaketa korporatiboko barne-sare bat egokituko dela aprobetxatuz, Udalak kirol-instalazio bi horietara zabaldu du erabilera libreko sarea, zein dagoeneko hiriko beste leku hauetan erabilgarri dagoen: autobus-geltokia, Espainia plaza, Principal antzokia, Ataria eraikina eta adinekoentzako 15 zentro soziokulturalak. 

Hemendik aurrera, Mendizorretzeko kiroldegira joaten den pertsona orok doan konektatu ahalko da instalazioaren sarreretan eta iparraldeko harmailetan. Frontoietan, berriz, aukera izango da instalazioaren atarian eta Ogetako sarreretan. 

Doako konexio askea duten gainerako udal-instalazioetan bezala, erabiltzaileak gailu mugikorretan agertu zaien WIFI-VG-free sarean sartu beharko dira. Une horretatik aurrera, Internetera konektatu ahalko dira atari baten bitartez sartu ahalko dira, erabiltzaile-kodea eta pasahitza idatziz —mugikor-zenbaki bat edo posta elektroniko bat eman beharko da horretarako—. 

WIFI-VG-free sarea 256 kbp-ko banda-zabalerara mugatzen da, hartara bete ahal izateko Espainian telekomunikazioen alorra arautzen duen Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren ezarritako eskakizunak.

iturria: vitoria-gasteiz.org