Prentsa Aretoa

2018/11/15

Auzokoek egin eta 2019ko aurrekontuan sartutako proposamenak aurkeztu dizkie Urtaranen gobernuak gizarte kolektiboei

Alkatearen ustez, 2019ko aurrekontua “aurrekontu ona da, inbertitzeko asmoa duelako, enplegua sortzeko ahalmena, zorroztasun ekonomikoa eta, azken batean, Gasteiz bera dena oinarritzat duelako: harrotasuna sortzen duen hiria”.

rss Ezagutzera eman
Auzokoek egin eta 2019ko aurrekontuan sartutako proposamenak aurkeztu dizkie Urtaranen gobernuak gizarte kolektiboei

ARGAZKIA JAITSI

Bi ekintza azpimarratu ditu, milioi eurotik gora esleitu baitzaie: Latinoamerika plaza lurperatzea, eta Koroatzeko plana garatzea.

Gorka Urtaran alkatea eta Peio Lopez de Munain eta Itziar Gonzalo alkateordeak 2019ko aurrekontuari buruzko entzunaldi publikoan izan dira, auzokoek egin eta Gizarte Kontseiluak horretaz landutako txostenari jarraituz datorren urteko kontuen proiektuan sartutako proposamenak gizarte kolektiboei aurkezteko.

Horri dagokionez, auzoekin lotutako egitasmoak nabarmentzen dira, eta horien artetik, Itziar Gonzalok 2019ko aurrekontuko bi ekintza azpimarratu ditu, milioi eurotik gora esleitu baitzaie: Latinoamerika plaza lurperatzea, eta Koroatzeko plana garatzea. Gizarte Kontseiluak egindako beste proposamen bat Erdialdeko Masterplanaren barruko jarduerak sustatzea da, eta horretarako 350.000 euroko berariazko partida jaso da 2019ko aurrekontuan, gehi Santa Barbara plazako obrak bukatzeko eta Goya eraikina aktibatzeko zuzkidura osagarriak.

Auzoek egindako beste proposamen batzuk ere hartu dira aintzat kontuen proiektuan, hala nola Eskoriatza-Eskibel jauregian esku hartzea eta Lakua-Arriagako adinekoentzako zentro soziokulturalaren proiektua garatzea. Auzoetako kolektiboek eskatutako ingurumen programetan egiten den ahalegin ekonomiko handia ere nabarmendu du Gonzalok, berdeguneekin, hondakinen kudeaketarekin eta mugikortasun iraunkorrarekin lotuta.

Auzoetako  esku-hartzeez gain, Europa jauregian egindako entzunaldi publikoan Gizarte Kontseiluak egin eta kontuen proiektuan jasotako beste proposamen batzuk azaldu dira, merkataritza, industria, turismo eta adinekoekin lotutakoak, besteak beste.

fuente -iturria: vitoria-gasteiz.org