Prentsa Aretoa

2018/11/16

Esleitu da trenbidea lurperatzen delarik libre geratuko diren lurren hirigintza-antolamendurako alternatiben azterlana

Erdigunerako Masterplanaren barruko proiektu hori gauzatzeko epea 6 hilabetekoa da, eta bi fasetan egingo da.

rss Ezagutzera eman
Esleitu da trenbidea lurperatzen delarik libre geratuko diren lurren hirigintza-antolamendurako alternatiben azterlana

ARGAZKIA JAITSI

Gasteizen trenbidea lurperatzen delarik libre geratuko diren lurren hirigintza-antolamendurako alternatibak proposatzeko kontratua IDOM CONSULTING, ENGINEERING, ARCHITECTURE, SAU enpresari esleitzea onetsi du gaur Gobernu Batzarrak, 77.440 euroan (BEZa barne) eta gauzatzeko 6 hilabeteko epea  emanda. 

2018ko maiatzean onetsi zuen Urtaranen gobernuak lanetarako kontratazio dosierra, eta 6  enpresa aurkeztu ziren.  Gorka Urtaran alkateak gogorarazi duenez, trenbidea lurperatzen delarik libre geratuko diren lurren hirigintza-antolamendurako alternatibak definituko beharko ditu azterlanak, bi helbururekin. Batetik, lurperatzeak libre uzten dituen espazioak baliatzea, erdigunearen gizarte, ekonomia eta bizitegi biziberritzearekin bateragarriak diren erabilerak sortuz, udal gobernuak Erdigunerako Masterplanean jaso duen bezala.  Bestetik, ekialdearen eta mendebaldearen arteko bide konexioak hobetzeko alternatibak aztertzea.   

 

Bi fase

Proiektua gauzatzeko epea 6 hilabetekoa da, bi fasetan banatuta: lehena, alternatiben aurrerapena; bigarrena, hautatutako alternatiban oinarritutako plan partzial edo berezia lantzea.   

Udal gobernuak erdialdea birgaitu, biziberritu eta berpizteko landu duen Erdigunerako Masterplanean jasotako ekintzetako bat da hori, eta datozen urteetarako Gasteiz 2015 Estrategian ere sartu da.

Iturria-Fuente: Vitoria-Gasteiz.org