Prentsa Aretoa
2018/12/12
Datorren larunbatean irekiko da atzera Santa Barbarako aparkalekua, sarbide berrietan trafiko aldaketak eginda
Hartara, erdialdera hurbiltzen direnek beste 260 leku izango dituzte erabilgarri.
Santa Barbara aparkalekuko sarrerak
Santa Barbara plazaren eraberritzea martxa onean doa, eta laster bukatuko dira lurrazaleko lanak. Udalak aurreikusitakoaren arabera, lurpeko aparkalekuaren lehen solairua abenduaren 15ean (larunbata) irekiko da atzera, hau da, hasieran proiektatutakoa baino bi egun lehenago. Hartara, erdialdera hurbiltzen direnek 260 leku inguru izango dituzte erabilgarri azpiegitura berrituan.
Gainera, martxoan iragarri zen bezala, aparkalekura sartzeko eta bertatik irteteko zirkulazioa aldatu egingo da, batzuetan gertatu ohi ziren pilaketak eragozteko. Zehazki, Bake kaletik sartuko dira ibilgailuak aparkalekura, eta plazaren beste muturreko arrapalatik aterako dira Pio XII.aren kalera, Posta kalean barrena.
Eguberrietako kanpainaren barruan, bestalde, eta erdialdeko saltokien bidez, eskaintza bereziak aplikatzen jarraituko da Santa Barbara, Iradier Arena eta Artiumeko aparkalekuetan. Udalak, bere aldetik, komunikazio-kanpaina bat egiteko asmoa du datozen egunetan, herritarrak erdialdean erostera animatzeko.
Eguberrietako kanpainan laguntzeko -1 solairua ireki arren, aparkalekuko lanek aurrera jarraituko dute.
Hilaren 21ean bigarren sotoa irekitzea aurreikusi da, eta Eguberrietako kanpaina osoan egongo da erabilgarri. Urtarrilaren erdialdera berriro itxiko da bigarren sotoa, behin betiko akaberak egiteko.
fuente-iturria: vitoria-gasteiz.org
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09