Prentsa Aretoa
2018/12/04
Udal etxebizitzak alokairu sozialaren eskaerari erantzuteko erabiltzea adostu dute Udalak eta Eusko Jaurlaritzak
Hutsik dauden etxebizitzak gehien bat gazteentzat birgaitzeko plana Aretxabaletan eta hiriko beste leku batzuetan hasiko da. Hasteko, Bustaldean (Aretxabaleta) eta hiriko beste alderdi batzuetan hutsik dauden 40 etxebizitzatik gora birgaituko dira planaren barruan, gehien bat gazteentzat Alokabidek eta 21 Zabalguneak lantalde bat osatuko dute, ekimenaren barruan zein etxebizitza sar daitekeen aztertzeko, fasetan egingo baita
Duela bi aste iragarri zen bezala, Alkate Gorka Urtaranek eta Etxebizitza sailburu Iñaki Arriolak bilera egin dute gaur, Gasteizko Udalak hutsik dauden udal etxebizitzekin lotuta egindako proposamena aztertzeko, horiei irtenbidea eman eta etxebizitza sozialen eskaerari erantzutearren.
Erabiltzen ez diren zenbait etxebizitza Eusko Jaurlaritzaren esku jartzea proposatu dio alkateak sailburuari, batez ere gazteentzako etxebizitza programetarako baliatu ditzan. Gorka Urtaranen ustez, “oso albiste ona da hiriarentzat” , eta Eusko Jaurlaritzaren harrera eskertu du. “Garai batean sustatu zen etxebizitza politikaren ondorioz, Udalak hutsik eta egoera eskasean dauden hainbat etxe ditu. Ekimen honen bidez, etxebizitza horiek baliatuko ditugu eta, gainera, legez kanpoko okupazioak eragotziko”, azpimarratu du alkateak.
Hasteko, 40 etxebizitzek baino gehiagok osatutako multzo bat aipatu du alkateak, zeinak Aretxabaletan eta hiriko beste alderdi batzuetan baitaude. Eusko Jaurlaritzak birgaitzeko gastuak ordainduko ditu, eta inbertsioa alokairuen bidez konpentsatuko da.
Bilera amaitutakoan, sailburuak iragarri du Alokabidek eta 21 Zabalguneak lantalde bat osatuko dutela, ekimenaren barruan zein etxebizitza sar daitekeen aztertzeko, fasetan egingo baita. Dagozkion hitzarmenak sinatuko dira etxebizitza multzo bakoitzeko. Arriolak bi erakundeen inplikazioa eta konpromisoa nabarmendu du, “lanari ekingo baitiogu epe motzera emaitzak aurkezteko.”
Udal gobernuak sustatu duen Etxebizitza Planaren barruan sartzen da ekimena, behar hauei erantzun nahian:
- Udalak erantzuteko ahalmen handiagoa izatea gizarte larrialdietako egoeretan, esaterako genero-indarkeria, etxegabetzeak, adingabeak dituzten familien bizitegi-bazterketa larria…, edo ostatu emateko edo ostatu berria emateko etxebizitzak behar diren beste egoera batzuk.
- Udalak bizileku bitartekoak eduki ahal izatea gazteen eskaerei erantzuteko, haien ahalmen ekonomikoariegokitutako alokairuak behar baitituzte.
- Etxebizitza multzo bat Eusko Jaurlaritzaren esku jartzea, haren etxebizitza planen beharrei erantzuteko.
Proiektuak bat egiten du 3 B-en filosofiarekin —espazio publikoak berpiztea, eraikinak berrerabiltzea, eta bizitza ekonomiko eta soziala biziberritzea—, zeina agintaldiaren hasieratik garatu baitu Urtaran alkateak, eta beste plan batzuetan ere kontuan hartu baita, Erdigunerako Masterplanean, esaterako.
fuente iturria: vitoria-gasteiz.org
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09