Prentsa Aretoa
2019/01/18
Gasteizek iragan historikoa, helmuga iraunkor gisa duen esperientzia eta 2019ko ekitaldi-agenda erakutsiko ditu FITUR azokan
Feria horretan Arabako Pastelgile Elkarteak txokolatez egindako saskibaloiko baloiak banatuko dira, orotara 10 kilo.
Gasteizek iragan historikoa, Euskadiko lehen helmuga iraunkor gisa lortu duen ezagutza eta 2019ko ekitaldi-agenda osoa erakutsiko ditu 2019ko FITUR azokan, hiriko hainbat sektorerekin batera landu duen eskaintzaren bidez.
Alkate Gorka Urtaranek, Arabako Pastelgile eta Gozogileen Elkarteko lehendakari Luis López de Sosoagak eta ARKIKUS enpresa gasteiztarreko CEO Arantxa Satrústeguik aurkeztu dituzte Gasteizek Estatuko turismo-azoka garrantzitsuenera eramango dituen plater nagusiak;, hirian ere izango du oihartzunik azokak, hainbat jarduera antolatu baitira urtarrilaren azken asteburuan.
1850eko Gasteizera bidaiatzeko aplikazioa
Udalak 1850eko Gasteizera bidaiatzeko gonbita egingo du, irudikapen birtualeko aplikazio mugikor baten bidez, horrek aukera ematen baitu hiriko leku batzuek 1850ean zuten itxura eta egungoa alderatzeko. Aplikazioa doan deskargatu daiteke bai Google Play-n (Android) bai App Store-n (IOS), eta denboran bidaiatzeko eta Andre Maria Zuriaren plazak edo Montehermoso jauregiak garai hartan zuten itxura zuzenean ikusteko bide ematen du.
“Teknologia berriak baliatuz kulturarekin lotutako turismoa sustatzeko modu berritzailea da, galdutako arkitekturak birtualki berreraiki eta espazioak girotzen baititu. Horrek ondarearen zabalkundea sustatuko du, eta turismoa espazio horietara eta inguruetara erakarriko”, nabarmendu du alkateak; orobat, zorionak eman dizkio hori garatu duen enpresa gasteiztarrari, zeinak azken urteetan aitortza lortu baitu estatuko hainbat ekintzailtzetza-programatan.
Aplikazioa baliatuz berreraikitako irudiei esker, ikusleek denboran bidaiatu dezakete, eta hiriak Erdi Aroko itxura gordetzen zuen garai batera joan; izan ere, Andre Maria Zuriaren plazara ematen duten gremio-kaleek ateak zituzten artean.
Aplikazioak lokuzioak ditu, irudiak ikusten diren bitartean informazioa eta deskribapenak entzun ahal izateko, testuak irakurri beharrik gabe. Bai testuak bai lokuzioak 4 hizkuntzatan eskaintzen dira: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa.
Bi erabilera sistema ditu: ukimenezkoa, edukiak hatzez eskuratu eta maneiatzeko, eta VR, errealitate birtualeko betaurrekoak erabiltzeko egokitua, zeinak hobeto murgiltzeko aukera ematen baitu, eskuak erabili beharrik gabe. Batak zein besteak giroskopioa dute, gailu mugikorra mugitze hutsarekin irudia biratzea ahalbidetzen duena.
askibaloia, Gasteizko txokolatezko bonboietan
Horretaz gain, Gasteizek bere DNAren parte diren bi ezaugarri elkartuko ditu: gozogintza tradizioa eta saskibaloiarekiko zaletasuna. Arabako Pastelgile eta Gozogileen Elkartearen laguntzarekin, saskibaloi baloien itxura duten txokolatezko 10 kilo bonboi banatuko ditu Udalak Fiturren, bi zaporetan: laranja, eta Arabako oliba-olioa eta Añanako gatza.
Izan ere, Arabako Gozogileen Elkarteak hainbat hamarkada daramatza hiriko ospakizun bereziekin bat egiten. Gainera, urtarrileko azken asteburutik aurrera, elkarteko gozotegi guztiek eskainiko dituzte beren erakusleihoetan datozen hilabeteeko Gasteizko agendan nagusitzen diren lehen mailako saskibaloi txapelketarako (Erreginaren Kopa eta Lauko Finala) berariaz sortutako gozoak.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09