Prentsa Aretoa

2018/12/28

2018 urtea 'oso positiboa izan da Gasteizentzat' nabarmendu du Gorka Urtaran alkateak urte bukaerako balantzean

Mugikortasun-proiektu handiak, auzoetako inbertsioak eta jarduera ekonomikoaren gorako joera tarteko urte ona itxi da.

rss Ezagutzera eman
2018 urtea 'oso positiboa izan da Gasteizentzat' nabarmendu du Gorka Urtaran alkateak urte bukaerako balantzean

ARGAZKIA JAITSI

“Hiria martxan dago, eta modernoago, erakargarriago eta dinamikoago izateko pausoak ematen ari da”

 

Urtarrilaren 17an Sustapen ministroak abiadura handiko trena hirian sartzeko behin betiko konponbide teknikoa aurkeztuko duela Gasteizen, iragarri du Gorka Urtaranek

2018.urtea “oso ona izan da, oso positiboa Gasteizentzat, jarduera ekonomiko gehiagorekin, enplegu gehiagorekin, bisita gehiagorekin eta jarduera handiagoarekin”, nabarmendu du Gorka Urtaran alkateak urte bukaerako balantzean.

 Zentzu horretan, aurten abian jarri diren proiektuak zehaztu ditu alkateak, hala nola Koroatzeko Smartencity proiektua, Erdialdeko Masterplana —ekintzen erdiak dagoeneko aktibatuta—, auzoetako inbertsioak —Gasteiz Hobetuz programaren bitartez, 6 milioi euroko inbertsioarekin—, TUVISAko flotaren berrikuntza —ibilgailu hibrido berriekin—, aurki egingo den autobus elektriko adimentsuaren esleipena, tranbia San Kristobal auzora luzatzeko obrak, Salburukoa dagoeneko definitua eta Zabalganekoaren proiektua. Gainera, abiadura handiko trena Gasteizera nola sartuko den definitzeari dagokionez egindako aurrerapenak gogora ekarri ditu alkateak, eta iragarri du urtarrilaren 17an Sustapen ministroak abiadura handiko trena hirian sartzeko behin betiko konponbide teknikoa aurkeztuko duela Gasteizen.

Hirian aurten sortu den jarduera gertakariz gertakari aletzen jarraitu du alkateak, eta, ildo horretatik, nabarmendu du enplegatutako pertsonen kopuruaren igoera, baita Gizarte Segurantzara afiliatuenarena ere, eta turisten kopuru handiagoa. Nabarmentzekoa, meeting-, pizgarri-, konbentzio-, ekitaldi- eta biltzar-turismoaren sarreren kopurua bikoiztu egin dela.

Konbentziturik agertu da alkatea 2019. urtea ez dela gutxiago izango, “Urte erakargarria  izango da. Aukera izango dugu Estatuan eta nazioartean erakusteko zein den gure benetako potentziala.” Zentzu horretan, hainbat ekitaldi aipatu ditu alkateak, hala nola Nazioarteko Enoturismo Biltzarra edo Michelin Hirien Nazioarteko Sarearen Biltzarra, zeinek “Gasteizek duen izaera industriala bultzatzen baitu, inguruko beste hiri batzuek ez duten pisua duena, Europako batez bestekotik oso gorakoa.”

Hiriak 2019an hartuko dituen kirol ekitaldi handiak ere gogora ekarri ditu Gorka Urtaranek: Saskibaloiko Erreginaren Kopa, Euroligaren Final Four txapelketa edo Iron Manen nazioarteko proba. “Kirola maite duen hiria da Gasteiz, gogoko dugu kirola, eta kirol ekitaldiak egin daitezela. Lehen mailako ekitaldi horiek guztiek aukera ederra emango digute nazioartean proiektatzeko.”

 

iturria-fuente: vitoria-gasteiz.org