Next Euskadi
Alderdi Eguna 2019

Prentsa Aretoa

2018/12/28

Ramiro Gonzalezek desira du 2019an “enpleguaren kalitatea hobetzea, eta enpresek eta administraziook erantzukizuna dugu horretan”

Diputatu nagusiak adierazi duenez, 2018aren ezaugarria izan da “egonkortasuna, eta hazten jarraitu du; hori lagungarri da lurraldea gero eta erakargarriago izan dadin, bai bertan bizitzeko bai inbertitzeko”

rss Ezagutzera eman
Ramiro Gonzalezek desira du 2019an “enpleguaren kalitatea hobetzea, eta enpresek eta administraziook erantzukizuna dugu horretan”

ARGAZKIA JAITSI

“Nahiko nuke Arabak aurten izan dituen datu ekonomiko bikainek hobetzen jarraitzea 2019an, lurraldea gero eta oparo eta erakargarriagoa izan dadin bai bertan bizitzeko bai inbertitzeko. Desiratzen dut sortzen den enpleguaren kalitatea hobetzea, horixe baita gizartearen kezketako bat, eta baita nirea ere; izan ere, oraindik jende askok, dituzten lan baldintzak direla medio, ezin du bizimodu duinik eta etorkizuneko aukerarik izan”, onartu du Ramiro Gonzalezek eta, era berean, zalantzarik gabe baieztatu du lan baldintzak hobetzea “enpresen zeregina” dela, baina arlo horretan administrazioek ere badutela euren eginkizuna eta erantzukizuna.

Arabako diputatu nagusiak komunikabideen aurrean 2018an egin duen azken agerraldia baliatu du urtearen balantzea egiteko. Urtearen ezaugarri nagusia “egonkortasuna eta normaltasuna” izan da, eta “hori lagungarri da Araba gero eta lurralde oparoagoa izan dadin, erakargarriagoa bertan bizitzeko eta inbertitzeko, eta aukeraz betetako lurraldea”, adierazi duenez. Orobat, gogorarazi du lurralde honek datu makroekonomiko positiboak izan dituela, eta hazten ari dela eta hala jarraituko duela.

Jarraian, foru agintari gorenak xehetasunez aipatu ditu 2018 honetan bere gobernuak egindako lanak, besteak beste, zuntz optikoa Araba osora eraman izana. “Orain, ehundik gora herrik dute zuntz optikoa, eta 2019. urtearen amaieran bizigune guztiek banda zabala izatea espero dugu; hartara, hori lortzen dugun lehenengo lurraldea izango gara Estatuan, eta lehenengotakoa Europan”, adierazi du. Lurralde orekari dagokionez, Iruña Okako suhiltzaileen parke zentrala abian jarri dela eta SISEU guztiak egunean 24 orduz irekita daudela aipatu du.

fuente iturria: arabapress.eus

Next Euskadi
Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU