Prentsa Aretoa

2019/01/22

Beatriz Artolazabalek Eusko Legebiltzarrean “euskal gizartearen kohesiorako Gizarte Zerbitzuen Legeak duen balioa” nabarmendu du

Onespenaren X. urteurrena; “Gizarte Zerbitzuen Legea lorpen kolektiboa da, eta haren alderdi nagusiak zabaltzea ekarri du: Zerbitzu Zorroa, Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa eta Mapa”.

rss Ezagutzera eman
Beatriz Artolazabalek Eusko Legebiltzarrean “euskal gizartearen kohesiorako Gizarte Zerbitzuen Legeak duen balioa” nabarmendu du

ARGAZKIA JAITSI

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, Eusko Legebiltzarrean, honako hau esan du: “Gizarte Zerbitzuen Legea lorpen kolektiboa da, eta haren alderdi nagusiak zabaltzea ekarri du: Zerbitzu Zorroa, Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa eta Mapa”. Hobetzen eta aurrera egiten jarraitu behar dugu egunetik egunera, baina, betiere, orain arte honaino iristeko eta Euskadiko Gizarte Zerbitzuen Sistema gaztea finkatzeko eman ditugun urratsak kontuan hartuta”.

Artolazabal´ek Gizarte Zerbitzuen Euskal Legearen hamargarren urteurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu du; bertan, Bakartxo Tejeríak, Andoni Iturbek, Pablo Gonzálezek, Manuel Aguilar Hendrickson-ek, Manuel Lezertua Arartekoak, Iñigo Pombok eta Maite Peñak esku hartu dute.

Beatriz Artolazabalen hitzen arabera: “hau erronka handia da; gero eta behar eta eskari gehiago eta anitzagoak daude, eta, hori dela eta, neurri inklusiboak eta ahalduntzeko neurriak aplikatzeko batera eta elkarrekin lan egin behar dugu, bai eta giza garapen jasangarriaren alderdi horretan aurrera egiteko ere, inor atzean gera ez dadin. Horrek izan behar du gure apustu nagusia, gure konpromisoa: pertsona guztien ahaleginarekin, lege eta planetatik abiatuta, besteak beste Gizarte Zerbitzuen Lege honetatik, euskal gizarte kohesionatua eta ekitatiboa lortzea”.

Artolazabal sailburuaren iritziz, “Legea Ganbera honetan prestatutako garrantzitsuenetako bat da, eta Euskadiko gizarte-kohesioan aurrera egiteko balio izan du. Euskal gizarte osoa gara lege honen onuradun zuzenean; izan ere, gutako edozein izan gaitezke, edozein unetan, egokitu zaigun Gizarte Zerbitzuen Sistemako erabiltzaile edo gutako edozeinek izan dezake ingurunean dagoeneko erabiltzaile den edo izango den norbait”.

Artolazabalen hitzen arabera, “gizarte-zerbitzuen kudeaketaren bidez, gizarte- eta teknologia-bilakaera azkarra eta etengabea dela eta, arreta-beharren gorakadari –normalean identifikatutakoei eta berriei– erantzun behar zaio eta, horretarako, mota guztietako profesionalak eta gizarte modernoek oraindik zehaztu ez duten espezializazioa sortu eta egokitu behar dira. Funtsezkoa da gizarte-zerbitzuetako profesionalek egiten duten lana, bokazioak, gaikuntzak eta esperientziak gidatuta.

Parte-hartzea

Era berean, Artolazabal´ek honako hau proposatu du: “zerbitzuen jomuga diren eta politiken eraginpean dauden pertsona eta familien parte-hartzea, beraiekin batera zerbitzu eta politika horietan egiten den esku-hartzean; horrela, pertsona, familia eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako erabiltzaile- eta hartzaile-taldeen gogobetetze-maila areagotzen da”.

“Ongizate-estatuaren laugarren oinarriaz hitz egin dugu, eta etorkizuneko gizarte-zerbitzuak baldintzatzen dituzten faktoreak aztertu ditugu; hamar urteko esperientziaren ondoren, sistema “gaztea”z ari gara, hazten eta hobetzen jarraitu nahi duenaz”, esan du Artolazabal´ek.

Artolazabalen hitzen arabera, “hau erronka handia da; gero eta behar eta eskari gehiago eta anitzagoak daude, eta, hori dela eta, neurri inklusiboak eta ahalduntzeko neurriak aplikatzeko batera eta elkarrekin lan egin behar dugu, bai eta giza garapen jasangarriaren alderdi horretan aurrera egiteko ere, inor atzean gera ez dadin. Horrek izan behar du gure apustu nagusia, gure konpromisoa: pertsona guztien ahaleginarekin, lege eta planetatik abiatuta, besteak beste Gizarte Zerbitzuen Lege honetatik, euskal gizarte kohesionatua eta ekitatiboa lortzea”. 

“Gizarte Zerbitzuen Legea onetsi denetik igaro diren hamar urte hauetan, asko egin da, eta lege honen garapenean lortu den guztia gizarte-zerbitzuen arloan eskumenak dituzten administrazio publikoen arteko elkar ulertzeari esker izan da. Halaber, alderdi politiko “desberdinek” Zorro Dekretua aurrera ateratzeko lortutako adostasunaren ondorio ere bada; Zorro Dekretua, Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa eta Mapa legearen garapenaren funtsezko elementuak dira”, esan du.

Iturria; Irekia

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU