Prentsa Aretoa

2019/02/05

José Antonio Suso: “Gasteizen eta Araban gobernuak gutxiengo egoeran egoteak ez du ekarri proiektuak geldiaraztea”

Araba Buru Batzarreko presidenteak malgutasunaren garrantzia balioetsi du, ezberdinen arteko akordioak adostera begira euskal gizarte osoaren onerako

rss Ezagutzera eman
José Antonio Suso: “Gasteizen eta Araban gobernuak gutxiengo egoeran egoteak ez du ekarri proiektuak geldiaraztea”

ARGAZKIA JAITSI

Araba Buru Batzarreko presidenteak esan du Vitoria-Gasteizen eta Araban eskarmentua dutela erakunde nagusietan gutxiengo egoeran gobernatzen. ”Egoera horrek ez du ekarri ez Gasteizen ezta Araban ere, proiektu garrantzitsu bat geldiarazita geratzea” esan du gaur goizeko irrati elkarrizketa batean José Antonio Susok . Era berean aitortu du antzekotasunak daudela Araban eta Eusko Legebiltzarrean premiazko neurrien lege egitasmoaren erabileran. “Funtsean ados bagaude, akordio batera iritsi beharko dugu izaera soziala duten neurri bloke hauek onartzeko orduan. Alderantzizkoa, zarata egitea baino ez da, egunkarian titularrak ateratzea; eta errealitatea bestelakoa da, gauzak aurrera ateratzen direla,alegia. Egoera konplexuei konponbideak eta alternatibak bilatzen dakien alderdi bat badago, hori da Euzko Alderdi Jeltzalea. Konbentzituta nago, Urkulluren lantaldeak, legealdia amaitzeko falta den aldi honetan, konponbide malguak bilatzen jakingo duela euskal hiritargoari eragiten dioten gaiak aurrera atera ahal izateko”.


Kataluniako alderdi politikoek Sánchezen gobernuaren aurrekontuen inguruan hartu duten jarreraz galdetuta, José Antonio Susok zera adierazi du “presioa eragiteko unea da. Kataluniako egoera konplikatua da eta bakoitzak eskura dituen balidabideak erabili behar ditu aldatu ahal diren gauzetan presionatzeko”, esan du. EAJ-PNVren jarrerari dagokionez, Susok esan du EAJ ez dela osoko zuzenketak aurkezten dituenetakoa. Gobernuan dagoen alderdia da, erakundeen egonkortasuna nahi du bere helburuak betetzeko eta hiritarren beharrei erantzuteko”. Baina argitu duenez “ itxarongo dugu gauzek zer nolako norabidea hartzen duten ikusteko, ezer ez baitago erabakita. Oraindik denbora dago”.


Beste alde batetik, BECen udal eta foru hautagaitzak aurkezteko iragan asteburuan egin zen ekitaldia gogora ekarriz, Arabako jeltzaleen presidenteak esan du nor bere burua zuritzea hutsegite handia litzatekeela. “Orain lanean jarri beharra dago, beti egin dugun moduan, Euzko Alderdi Jeltzalearren proposamena Euskadiko txoko guztietara eramateko. Inkestek une puntual bat neurtzen dute eta aurreikuspen onak eman dizkigute,baina balioa duen emaitza bakarra da maiatzaren 26koa”. Arabako aritmetika konplikatuaren eta herrialdeak bizi duen zatiketa politikoaren aurrean, Arabako hautesleak deitu ditu,bereziki eskuindarreko alderdien artean horren zatiketa handia ematen ari dela ikusita”.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU