Prentsa Aretoa

2019/03/19

Aitor Esteban: “Lur errearen eta zarataren estrategiaren aurrean, EAJ-PNV da aukera logikoa”

Arabako Estarrona herrian egin den ekitaldian, Euskal Taldearen bozeramaile eta A-28ko hauteskundeetarako Arabako hautagai Mikel Legardak Gobernu sozialistaren Nekazaritza ministroak Arabar Errioxa deituraren inguruan eginiko adierazpenak kritikatu ditu. “Herrialdeak berak eskatzen duenaren kontrakoak dira”, esan du Legardak

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

“Ekonomia Ituna ezabatu nahi duen Ciudadanos alderdiaren aurrean, Estatutua bete beharrik ez dagoela esaten duten edo Ciudadanos-ekin joateko aukerak aztertzen ari diren PPko ordezkarien aurrean; EH Bildu, ezer lortu ez duen politikaren `bulldozer´ denaren jarreraren aurrean; Toledoko Ituna suntsitu duen Podemos alderdiaren aurrean; eta PSOEren jarrera ikusirik, euskal interesetan pentsatzen duen ordezkaritzaren presio pean egon ezik, ezer egingo ez duena. Lur errearen eta zarataren estrategia horren aurrean, aukera logikoa EAJ-PNV da”. Hori da Aitor Estebanek, Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak Arabako ekitaldian zabaldu duen mezua.

Estarronan, Mikel Legarda arabar hautagai jeltzalearekin egin duen ekitaldi politikoan eta bertan izan direlarik Arabako Foru Ahaldun Nagusia eta ABBko Presidentea eta  Arabako Foru Aldundiko eta Araba Buru Batzarreko kargudunak, Estebanek aldarrikatu du EAJ-PNVk “akordioetara iristeko” duen gaitasuna, bost diputaturekin lortu baitu pentsioak oro har igotzea “PPren Gobernu osoak igoerari uko egiten zion arren”. “Jakin badakigu parlamentuko tresnak erabiltzen eta aurrera egiteko aukerak identifikatzen, eta erakutsi egin dugu”, esan du.

Zentzu berean, Estebanek gogora ekarri du EAJ-PNV izan dela Forondako aireportuan 24 orduko zerbitzua berreskuratzea lortu duena eta zerbitzu hau apirilaren 25an jarriko dela martxan. “Gaur inoiz baino gehiago, EAJ da Araba eta Euskadi defendatu ahal dituena, hitzemanda gaude gure herrialdearekin”, esan du.

Hain zuzen ere, Bizkaiko hautagai jeltzaleak kritikatu du beste batzuk “beren gauzetara daudela” eta  zentzu horretan gogoratu ditu Nekazaritza ministro sozialista Luis Planasek eginiko azken adierazpenak, Arabar Errioxa jatorri deiturari uko eginez “sektorearentzat txarra izango litzatekeela” argudiatuz. “Ministroak halako zeozer esan du: `Ez zaitezte kezkatu, arabarrok, guk jakin badakigu zer komeni  zaizuen, eta zuek bestela esan arren, hauxe egingo dugu´ hain zuzen ere herrialdeak eskatzen duenaren kontrakoa”, salatu du Estebanek. “Beraz, badakigu hurrengo Gobernuan alderdi sozialistaren izenean egongo den Ministroarengandik zer espero dezakegun. Hori, EAJ ez badago. EAJ bertan badago aguantatu beharko dute eta adierazpen horiek guztiak birplanteatu beharko dituzte, eta esango dute ona dela aurreko egunera arte txarra zena, Cristina Garmendia Ministroak  I+G+B  eskuduntzarekin egin zuen bezala”, EAJ-PNVk exijitu zuelako Euskadira transferitu baitzen sozialistak hasiera batean kontra zeuden arren.

Mikel Legarda Arabako zerrendaburuak erakunde guztietan egon beharra aldarrikatu du “gure autogobernua eta gure baloreak aldeztu ahal izateko”, eta baieztatu duenez EAJ-PNVk “orain arte bezala jarraituko du planteatzen Giza Eskubideetan eta Eskubide Sozialetan aurrera egitea, eta baita  garapen ekonomikoan eta giza garapen iraunkorrean aurrera egitera begira”.

“Egon ala ez egon erabakitzeko jolasean ari direnen aurrean,  estatuari begira eta Itsaso zabalean ur tantarena egiten ari direnen eta Estatutua ez betetzea proposatu ondoren Arabako Foru Ahaldun izateko aurkezten direnen aurrean, horren guztiaren aurrean dago gure balantzea, horren guztiaren aurrean daude Arabarentzat eta Euskadirentzat lortu ditugunak, aurreko hauteskunde kanpainan hitzeman genuen bezala”, esan du Legardak. Zentzu horretan aipatu ditu Garoñaren itxiera, AHT eta Gasteizerako sarrera, euskal enpresen faktura elektrikoaren beherapena, Kupo berria eta Ekonomia Ituna, transferentziak edo Foronda, “ezinbesteko” aireportua Arabako emakume eta gizon guztientzat. Azken finean, Arabako zerrendaburu jeltzaleak baieztatu du EAJ-PNV dela “agindutako guztia beteko dela bermatuko duena”.